Koronabirusa: ez dago ebidentziarik elikagaien bidez transmiti daitekeela adierazten duenik

EFSAk hau adierazi du:

” COVID-19 birusaren familiako beste koronabirus batzuen agerraldietan izandako esperientzia ikusita (hala nola, Arnas Sindrome Akutu Larriaren koronabirusa –SARS-CoV– eta Ekialde Hurbileko Arnas Sindromearen koronabirusa –MERS-CoV–), pentsa dezakegu birusa ez dela transmititzen elikagaien kontsumoaren bidez.
Oraingoz, ez dago ebidentziarik koronabirus honek beste koronabirusen portaera desberdina duela pentsatzeko”

Bestetik, Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) adierazi du seguruenik Txinan animalia bat izan zela lehen infekzioaren iturria, baina orain birusa pertsona batetik bestera ari dela zabaltzen, nagusiki gaixorik daudenek eztul edo doministiku egitean sortzen diren arnas jariakinen bidez.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…