STECa duten elikagaiek giza osasunerako duten kutsadura-arriskuaren ebaluazioa

EFSAren BIOHAZ arrisku biologikoen panelak berrikusi egin du Shiga toxina ekoizten duen Escherichia coli patogenotasuna, eta ondorioztatu du Shiga toxinaren (Stx) edozein azpimotatarako isolamendu positiboak lotuta egon daitezkeela gaixotasun larriekin, hala nola odoleko beherakoa (BD) eta sindrome hemolitiko uremikoa (SHU).

Patogenotasuna

Nahiz eta Stx2rako andui positiboek tasarik altuenak erakutsi zituzten, anduiak gainerako azpimota guztiekin edo horien konbinazioekin, gutxienez giza kasu batekin ere lotu ziren, emaitza kliniko larri batekin. Eskura zegoen ebidentzian oinarrituta, ondorioztatu zen STECen andui guztiak patogenoak direla pertsonentzat, gutxienez beherakoa eragiteko gai direnak, eta STECen azpimota guztiak lotuta egon daitezkeela gaixotasun larriekin.

 

Elikadura-iturria

Ageriko agerraldietan oinarrituta, iturria egozteko analisiak iradokitzen du honako talde hauek direla EB/EEEn STEC bidezko infekzio-iturri nagusiak: “behi-okela eta haren produktuak“, “esnea eta esnekiak“, “iturriko ura, putzuko ura barne” eta “frutak eta barazkiak“. Nolanahi ere, ezin da kategoria horien arteko sailkapenik egin, datuak ez baitira nahikoak Beste elikagai batzuk ere STEC bidezko infekzioekin lotuta egon daitezke, baina neurri txikiagoan.

Arriskuaren ebaluazioa

Hutsuneak identifikatu dira giza osasunerako arriskuaren ebaluazioa egiteko orduan, eta, batez ere, honako arrazoi hauengatik: laginketa-estrategien harmonizazio faltagatik, detekzio- eta karakterizazio-metodoengatik, datu-bilketagatik eta EBn txostenak homogeneizatzeagatik.

Nabarmentzekoa da gizakietan, animalietan, pentsuetan eta elikagaien laginetan STECa detektatzeko gaur egungo metodoek mugak dituztela, bereziki elikagaien laginetan eta animalien gorozkietan STECa detektatzeko sentsibilitate-faltagatik.

Gainera, ezagutza falta da gizakiengan STEC bidezko infekzioak transmititzeko bideei buruz. Halaber, ez dago daturik pertsona batetik bestera transmititzeari, dosiari emandako erantzunari eta birulentzia-geneen profilei buruz, elikagaien, pentsuen eta animalien STECen isolatuetan.

Gomendioak

  • Estatu kideetan (EEKK) jarraibide nazionalak garatzea, giza laginetan STECa detektatzeko eta karakterizatzeko.
  • Genoma osoa sekuentziatzeko teknologiak (WGS) erabiltzea, STECen andui isolatuak karakterizatzeko eta tipifikatzeko.
  • STECen zaintza planetako helburuak aldatzea, datuak EEKKetan bilduko direla bermatzeko STECen kasu guztietan, eta ez soilik SHUren kasuetan.
  • STECekin kutsatutako paziente bakoitzarentzat metadatu zabalak biltzea (adina, egoera immunitarioa, tratamendu terapeutikoak, txosten medikoa, etab.).
  • Datu guztiak ECDCra bidaltzea eta txosten eraginkorrak egitea, EEKKetan batera erabiltzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…