Elikagaien kontsumoaren arloko 2018ko joerak: Euskadiko datu esanguratsuak

MAPAren Estatuko elikagaien kontsumoari buruzko txostenean ageri diren datuen arabera, 2018an 767,87 kilo/litro elikagai eta edari kontsumitu ziren batez beste, etxe barruko eta kanpoko kontsumoa kontuan hartuta.

Elikagaien eta edarien bolumen osoaren % 86,1 etxean kontsumitu zen; gainerako % 13,9, berriz, etxetik kanpo. 2017. urtearen aldean, etxetik kanpoko kontsumoak +% 1,9 egin du gora, bereziki bazkari- eta afari-garaian, baita janaurrekoaren garaian ere.

Etxeko kontsumoari buruzko datuak

Etxeko kontsumoaren batez besteko zenbatekoa 629,69 kg/l izan ziren pertsona eta urteko. Gehien kontsumitu ziren elikagaiak frutak izan ziren: 90,5 kg pertsona eta urteko. Atzetik daude barazkiak, patatak eta ortuariak (85,1 kg pertsona eta urteko) eta, hirugarren tokian, esnea (69,8 kg/pertsona/urte).

Aipatzekoa da prestatutako plateretan (+% 6,5) eta fruitu lehorretan (+% 5,1) egondako gorakada. Neurri txikiagoan bada ere, oinarrizko elikagaien kontsumoa ere hazi egin da: arroza +% 1,8 igo da, eta lekaleak +% 2,8.

Olioaren kontsumoa nabarmen handitu da etxeetan, % 2,3, oro har, eta bereziki aipagarria da oliba-olioaren (birjina estra, birjina eta oliba-olioa) gorakada: % 3,9 orotara.

Hala ere, beste elikagai batzuen kontsumoan beherakada hauteman da: haragia, arrain freskoa eta izoztua, itsaski eta moluskuak, fruta fresko mota batzuk, azukrea eta ogia, esaterako.

Gora egiten dute

Eraldatutako haragia +1,9 %

Arrain kontserbak +1,6 %

Yogurta +2,9 %

Arrautzak +0,7 %

Lekaleak +2,8 %

Pasta +1,5 %

Virgen Extra Olioa +7,2 %

DOP+IGP dun ardoak +2,2 %

Orturiak +3,0 %

Behera egiten dute

Behi haragia -5,2 %

Ardi/ahuntz haragia -8,5 %

Ogia -2,0 %

Hazi olioak -11,4 %

Azukrea -4,2 %

DOP/IGP ez duten ardoak -7,5 %

Apardunak -9,5 %

Garagardoa -1,6 %

Arrain freskoa -4,1 %

Fruta -1,8 %

Kontsumorik handienaren sailkapena

plato

Hauek dira gehien kontsumitu diren 5 platerak:

  1. Entsalada berdea da gehien kontsumitu den platera; hala ere, kontsumoa jaitsi egin da 2017aren aldean.
  2. Kontsumoari dagokionez, pizzak daude bigarren tokian.
  3. Tomate-entsalada nabarmen hazi da, bai kuotari dagokionez bai kontsumoaren maiztasunari dagokionez.
  4. Oilasko-bularkia da gehien kontsumitu den haragi-produktua.
  5. Dilistek joan den urteko kontsumoari eutsi diote.

Kontsumoaren joerak, elikagaika

FRUTA

2018an, fruta freskoaren erosketak behera egin du (90,5 kg pertsonako eta urteko) Estatuko etxeetan; beherakada % 1,8koa izan da 2017aren aldean.

Zitrikoak (laranjak, limoiak, mandarinak eta pomeloak) dira gehien erosten diren fruta freskoak (% 28,09); atzetik daude fruta exotikoak (platanoak, kiwiak, ahuakateak, ananak eta txirimoiak: % 19,5) eta hazidun frutak (mahatsak, sagarrak eta madariak: % 18,1).

Euskadi da pertsonako fruta fresko gehien kontsumitzen duen autonomia-erkidegoa, 109,5 kg-rekin.

ORTUARI FRESKOAK

Ortuari freskoen per capita kontsumoa 56,88 kg-koa izan da, pertsonako eta urteko; aurreko aldian kontsumitutakoa baino % 2,6 gehiago.

Hauek dira batezbesteko hori baino kontsumo handiagoa duten autonomia-erkidegoak: Aragoi, Katalunia eta Euskadi (61,41 kg).

LEKALEAK

Lekaleen kontsumoak ere gora egin du (+% 2,4), eta 3,20 kg-koa izan da, pertsonako eta urteko. 2015etik, lekaleen kontsumoak % 7,6 egin du gora, hala lekale lehorren nola egosien kontsumoak gora egin dutelako.

Euskadin, lekaleen kontsumoa Estatuko batezbestekoaren gainetik dago: 3,91 kg pertsonako eta urteko.

HARAGIA

Haragi-kontsumoa 46,19 kg-koa da pertsonako eta urteko (47,98 kg Euskadin).

Haragi freskoa da gehien kontsumitzen dena (33,48 kg, batez beste); atzetik du eraldatutako haragia, pertsonako eta urteko 11,61 kg-rekin.

ARRAINA

Arrantza-produktuen kontsumoa % 2,4 jaitsi da, bereziki arrainaren eta, zehazki, arrain freskoaren erosketak behera egin duelako, baita itsaski, molusku eta krustazeo freskoen erosketak ere. Batez besteko kontsumoa 23,07 kg-koa da, pertsonako eta urteko.

Galizia, Euskadi, Gaztela eta Leon eta Asturiasko Printzerria dira arrantza-produktu gehien kontsumitzen dituzten autonomia-erkidegoak. Euskadin, 28,52 kg kontsumitu dira pertsonako eta urteko.

ESNEA eta esnekiak

Esnea eta esnekiak % 0,7 hazi dira, bolumenari dagokionez; kontsumoa 109,28 litrokoa izan da, per capita.

Euskadin, zifra hori 120,57 litrora iritsi da.

OPILAK eta gozopilak

Pertsonako eta urteko kontsumitu diren opil eta gozopilen kopurua 5,89 kg-koa izan da; aurreko aldian baino zertxobait gehiago (% 0,3).

Euskadin, batezbestekoa zertxobait gainditzen da, pertsona eta urteko 6,15 kg-ko kontsumoarekin.

PRESTATUTAKO JAKIAK

2018an, prestatutako jakien kontsumoaren goranzko joera mantendu da (% 6,5 egin du gora etxeetan duten presentziak). Horien artetik, saldak eta kremak dira etxeetan gehien kontsumitzen diren prestatutako jakiak, kiloen % 36,1ekin. Atzetik datoz prestatutako jaki izoztuak (% 17,6) eta pizzak (% 16,5), hirugarren tokian.

Euskadiren jaki prestatuen per capita zifra urteko 13,3 kg-koa da; Estatuko batezbestekoa (14,67) baino gutxiago.

Sukaldaritzako joerak

Menua sinpletzearen aldeko joera nabarmena hauteman da; izan ere, gero eta gutxiago kontsumitzen dira menu “tradizionalak” (bi plater eta postrea eta/edo kafea), eta hedatu egin da “plater bakarra” kontsumitzeko joera.

Sinpletze horrek jakiak prestatzeko moduari ere eragiten dio; izan ere, prestaketa-modu errazen alde egiten du jendeak: plantxan, egosita eta erregosita, baita kozinatu gabe/hotz ere.

Merkaturatzea

Elikagaiak erosteko bide nagusiena supermerkatua da; elikagaien bolumen osoaren % 48,1 hartzen du. Freskoak ez diren produktuen kasuan, kuota hori % 55,5ekoa da.

Hala ere, produktu freskoak erosteko, etxeetan nahiago dituzte “saltoki tradizionalak”; hor egiten dira kategoria horretako erosketa guztien % 30,8. Beste kanal batzuek % 13,8 hartzen dute.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…