Histamina-arriskua arrainean

FAO/OMEk txosten bat argitaratu du Salmonidae familiako arrainek duten histamina-arriskuari eta horrek giza osasunean izan dezakeen eraginari buruzko ebidentzia zientifikoa ebaluatzeko asmoz eginiko berrikuspen bibliografiko zehatz batekin.

Histaminagatiko intoxikazioari eskonbroidosi esaten zaio, eta eskonbrotoxina (SPF) duten arrainak jateagatik sortzen da. Izen hori hartzen du, hain zuzen, gaixotasuna arrain eskonbridoak (atuna, hegaluzea, berdela, etab.) kontsumitzearekin lotzen delako, histidina libre asko baitute. Bakterio batzuek histidina deskarboxilasa entzima sortzen dute haztean.

Entzima horrek erreakzionatu egiten du histidina librearekin (arrain espezie batzuek duten aminoazido naturala, bereziki Scombridae, Scomberesocidae eta Salmonidae familiakoek), eta orduan histamina sortzen da.

Eskura ditugun datuen arabera pentsa daiteke histamina-maila altuak sortzen direla arrainak denbora luzeegian eta tenperatura altuegian manipulatu eta biltegiratzeagatik.

Azterlanaren ondorioak

Azterlan honek salmonidoei loturiko SPF arriskua du ardatz. Salmonidoak (izokinak, amuarrainak, etab.) mundu guztian merkaturatzen dira; izan ere, horien munduko ekoizpenaren % 80 nazioarteko merkataritzan sartzen da.

Hainbat herrialdetako salmonidoen histamina-kontzentrazioari eta espezie horien kontsumoari lotutako agerraldiei buruzko datuen berrikuspen bibliografikoa egin ondoren, txostenak ondorioztatzen du histamina-kontzentrazioak ez direla areagotzen denborari eta tenperaturari dagokionez muturreko baldintzetan egon arte.

Salmonidoei lotutako SPF intoxikazio kasu oso gutxi baieztatu dira, batez ere ekoizten, merkaturatzen eta kontsumitzen den bolumen handiarekin alderatuta; hortaz, pentsa dezakegu arriskua oso-oso txikia dela giza osasunarentzat.

Horrenbestez, ez dago oinarri sendorik salmonidoak SPF eragiteko arriskua duten arrainen kategorian sartzeko, inplikatuta egon ohi diren beste espezie batzuekin batera.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…