Batzordearen misioa, kontrolak arriskuetan oinarrituta planifikatzeari buruzkoa

DG SANTEk ikerketa-misio bat egin zuen Espainian, elikadura-segurtasunerako kontrol ofizialak arriskuaren arabera planifikatzeko ezarritako mekanismoei buruzko informazioa biltzeko. Misio hori 2017ko azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean egin zen, eta Gaztela-Mantxa eta Andaluzia autonomia-erkidegoak bisitatu zituzten, baita MAPAMAren eta AECOSANen koordinazio-unitateak ere.

Misioaren bidez ondorioztatu da arriskuak ebaluatzeko eta arriskuon arabera kontrolak planifikatzeko sistemak ezarri direla, informatika-tresna egokiak erabiliz eta bat etorriz 882/2004 Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin.

Zehazki, landare-jatorriko elikagaien ekoizpen primarioarekin eta ekoizpen primarioaren ondorengo faseekin lotuta ezarri diren mekanismoak ikertu ziren, eta honako hauek egiaztatu ziren:

Landare-jatorriko elikagaien ekoizpen primarioa

  • MAPAMAk datu-base berri bat garatu du, REGEPA izenekoa; bertan, ustiategi bakoitzaren neurria eta egiten dituzten laboreak daude jasota.
  • 2016tik, ekoizpen primarioko higiene-kontrol ofizialen arriskuen araberako plangintzak beste planteamendu bat du oinarri, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorraren kontrolak kontuan hartzen dituena.
  • Arriskuaren ebaluazio orokorretik eta  MAPAMAk emandako orientabide nazionaletatik abiatuta, eskumeneko autonomia-erkidego bakoitzak bere kontrol espezifikoak planifikatzen ditu, bere lurraldean dauden ustiategiei eta laboreei dagozkien arriskuen autoebaluazioa aintzat hartuta.

Ikerketa-misioaren bidez ondorioztatu da nazio-mailan aplika daitekeen diseinu berriaren sistemak behar adinako irizpide eta elementuak barne hartzen dituela ustiatzaileen eta produktuen arriskuak kategorizatzeko, eta autonomia-erkidegoek malgutasuna dutela arriskuen araberako plangintza egokitzeko, tokian tokiko ezagutzak eta baldintzak oinarri hartuta.

Ekoizpen primarioaren ondorengo faseak

  • AECOSANek zenbait orientabide eman ditu Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) barnean. Zehazki, autonomia-erkidegoek arriskuetan oinarritutako kontrolak planifikatzean kontuan hartu behar dituzten printzipio nagusiak bildu ditu.
  • Gaztela-Mantxako Erkidegoak “INEA” informatika-programa erabiltzen du elikadura-segurtasunerako kontrolak planifikatzeko. Programa horrek arriskuaren plangintzari eta ikuskapenen exekuzioari dagozkion behar operatibo guztiei erantzuten die, eta, aldi berean, hurrengo jarduketak programatzeko tresna erabilgarria da ikuskatzaileentzat.
  • Andaluziako Autonomia Erkidegoak “Albega” informatika-tresna erabiltzen du arriskuak kategorizatzeko, elikadura-segurtasuneko kontrolak planifikatze aldera. Elikagaien establezimendu guztiak bost kategoriatan sailkatzen ditu arriskuaren arabera, eta kontrol-maiztasun desberdinak ezartzen dizkie.

Misiotik ondoriozta daitekeenez, aztertutako bi sistemak desberdinak dira tresna eta funtzionalitate informatikoei dagokienez, baina biek ala biek irizpide eta elementu egokiak erabiltzen dituzte arriskuaren araberako ustiatzaile-profilak osatzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…