Animalietan antimikrobianoak zentzuz erabiliz mikrobioen aurkako erresistentziari aurre egiteko neurriei buruzko txostena

Txosten honetan modu orokorrean azaltzen da estatu kideetan zer-nolako egoeran dagoen mikrobioen aurkako erresistentzia; horrez gain, oro har mikrobioen aurkako erresistentziari eta bereziki animalietako antimikrobianoen erabilerari heltzeko baliagarri izan daitezkeen jardunbide egokiak deskribatzen ditu.

Txostenaren arabera, ia herrialde guztiek martxan jarri dituzte, edo garatzen ari dira, antimikrobianoak zentzuz erabiltzeko estrategiak eta politikak.

Ildo horretatik, agintaritza eskudunek eta/edo alderdi interesdunek zenbait proiektu abiatu dituzte; esate baterako, antimikrobianoen erabilera murrizteko helburuak finkatu dituzte, eta animalia-espezie jakin batzuetan garrantzi kritikoko antimikrobianoak erabiltzea debekatu.

Albaitariek funtsezko zeregina betetzen dute, farmako horiek erabili behar izatea saihesten duten prebentzio-neurriak hartzera bultzatu behar baitituzte ekoizleak; era berean, agindu beharreko antimikrobiano egokienei buruzko erabakiak hartzen dituzte. Hori Europako herrialdeek abiarazitako politiketan ikus daiteke; izan ere, antimikrobianoen erabileraren murrizketa handiak edo erabilera orokor “apala” iragarri baitituzte.

Maila guztietan abiarazitako politiken eraginez, baliteke antimikrobianoen erabilera % 50 baino gehiago murriztea (baita estrategia nazionalak fase goiztiarrean badaude edota abiatutako politikak borondatezkoak badira ere)

Mikrobioen aurkako erresistentziaren garapenean eragina duten askotariko faktoreen ondorioz, zail gertatzen da neurri espezifikoen inpaktua kuantifikatzea. Alabaina, mikrobioen aurkako erresistentzien eta antimikrobianoen erabileraren inguruko analisiaren arabera, lotura zuzena dago antimikrobianoen erabileraren murrizketaren eta mikrobioen aurkako erresistentziaren frekuentziaren murrizketaren artean.

Europako Batzordeak 2017an ere ikerketa-misioak egin ditu, eta 2018an bisita gehiago egingo ditu.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…