Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban. 2016

Iaz, Araban, elikagai-jatorriko toxiinfekzioen lau agerraldi ikertu ziren. Horiek 63 pertsonari eragin zieten. Bi agerraldik Salmonellarekin izan zuten zerikusia, batek histaminarekin eta laugarrenak, seguruenik, jatorri birala izan zuen.

Datu horiek eta beste batzuk aurki daitezke Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzak 2016an eginiko Zaintza Epidemiologikoari buruzko txostenean.

Kaltetu gehien eragin zituen agerraldia Gasteizko jatetxe bateko oturuntza baten ondorioz geratu zen, eta eraso-tasa % 54koa izan zen. Kasua sakon aztertu ostean, susmatzen da agente etiologikoa Norovirus motako birus bat izan zela, bere hedapen handiagatik, inkubazio-aldiagatik, klinika-arintasunagatik eta elikagaietan isolatzeko zailtasun handiagatik.

AREAGOTU EGIN DIRA

Listeriosia

7 kasu jakinarazi ziren, 2015ean baino 5 gehiago. Horietatik 5ek pertsonarentzako arrisku-faktoreak zituzten.

 

Q Sukarra

Q sukarraren 14 kasu jakinarazi dira. Horietatik 12k agerraldiak eragin dituzte. 2015ean, 3 kasu atzeman ziren eta 2014an, 31.

 

Yersiniosis

2016an, SIMi Yersinia enterokolitikoaren 19 isolamendu jakinarazi zitzaizkion, 2015ean (13) baino gehiago. 2016ko kasuen adin-tartea 18 hilabete eta 54 urte artekoa izan zen.

BERDIN JARRAITU DUTE

Salmonelosia

Isolamendu kasuen kopurua aurreko urtekoaren antzekoa izan zen (2016an, 106 eta 2015ean, 103). Typhimurium kasu gehiago egon zen enteriditis baino.

Isolamenduen % 37 10 urtetik beherakoei dagokie. Kaltetutakoen adin-tartea 0 eta 92 urte artekoa izan zen eta batez besteko adina 27 urte.

MURRIZTU EGIN DIRA

Campylobacteriosia

SIMi 272 isolamendu jakinarazi zitzaizkion Araban, 2015ean (289) baino % 6 gutxiago. Kaltetuen % 57k 10 urte baino gutxiago zituzten.

 

Rotabirusa

65 Rotabirus kasu antzeman ziren Arabako biztanleetan. Intzidentzia-gailurra 2015ean baino txikiagoa izan zen, eta heldu egin zitzaion urtarokotasunari; izan ere, intzidentzia handiena apirilean izan zen.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…