Glutamatoa: EFSAk EEri proposatu dio berrikus ditzala gehienezko maila onargarriak

Azido glutamikoa eta bere gatzak (E 620, E621, E622, E623, E624 eta E625), glutamato izenez ezagunak, elikagai-gehigarri gisa erabil daitezke Europa Batasunean. Elikagai ugariri gehitzen zaie zaporea areagotzeko.

EFSAk berriz ebaluatu du elikagai-gehigarri gisa erabiltzen den glutamatoaren segurtasuna, eta balioetsi du eguneko ingesta onargarria (6 gatzen baturarako) eguneko 30 mg-koa dela pisuaren kg-ko.

IDA hori lortzeko, segurtasun-faktore bat gehitu zaio eragin toxikorik antzeman ez zaion kopuruari (besteak beste, buruko mina, arteria-tentsioaren igoera edo intsulina-mailaren igoera).

Gaur egun, EBn elikagaiei kiloko 10 g glutamato gehitu ahal zaie, gehienez ere. Gatzaren ordezkoentzat, ontzaileentzat eta ongarrientzat ez dago baimendutako gehienezko mailarik.

Berriz ebaluatzeko, EFSAko zientzialariek honako datu hauek bildu zituzten: benetako kontsumoari buruzkoak, elikagai-industrian erabilitako glutamato-mailak, eta estatu kideetan lortutako emaitza analitikoak. Horiekin guztiekin, balioetsi zuten elikagaiei gehitutako glutamatoekiko esposizioak gainditu egin dezakeela gehigarri horiek dituzten elikagai asko kontsumitzen dituzten pertsonentzako IDA (herritar-talde guztietakoak). Baita esposizio ertaina duten 1 eta 9 urte bitarteko umeentzako IDA ere.

EFSAko adituek elikagai-gehigarriez gain aintzat hartu zituzten beste glutamato-iturri batzuk ere (elikagaiek berez dutena eta nutriente gisa gehitzen dena barne). Kasu horretan, antzeman zuten balioetsitako esposizioa askoz ere handiagoa zela hainbat herritar-taldetan (esposizio ertain-altukoak) proposatutako EIO eta gizakietan eragin kaltegarriak dituzten mailak baino.

Aurretik esandakoa aintzat hartuta, EFSAk proposatu du berrikusi egin behar direla baimendutako gehieneko mailak, bereziki azido glutamikoarekiko eta bere gatzekiko esposizioa eragiten duten elikagai-kategoriei dagokienez: okintzako produktu finak, zopa eta saldak, haragi eta haragi-produktuak, elikagai-osagarriak eta -gehigarriak

Eguneraketa data: 2025/07/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…