E hepatitisa: kasuen gorakada nabarmena Europan, azken hamarkadan

ECDC zentroak argitaratu dituen azken datuen arabera, E hepatitisaren kasu egiaztatuek progresiboki egin dute gora 2005etik (514 kasu diagnostikatu ziren) 2015era bitartean (5.617 kasu diagnostikatu ziren). Zehazki, 2011 eta 2015 artean, kasuen kopurua hirukoiztu egin zen.

Transmisioa

E hepatitisaren birusaren 3 genotipoa (GT3) da nagusi erosteko ahalmen handiena duten Europako herrialdeetan. Horietan, transmisioa zoonotikoa izan ohi da, eta zerikusia dauka txerri-haragiaren edo itsaskien produktu kutsatuen kontsumoarekin.

Sintomatomak

Infekzioa sintomarik gabekoa izan daiteke, edota hepatitis akutua eragin. Kasu gutxi batzuetan, infekzioa kronikoa ere izan daiteke; bereziki, pertsona immunodeprimituetan edo aurrez gaixotasun hepatikoren bat izan dutenetan.

Hauek dira infekzio sintomatikoarekin edo larriarekin lotutako arrisku-faktoreetako batzuk: 1) gizonezkoa izatea 2) adinean aurreratua egotea 3) aldez aurretik gaixotasun hepatiko bat izatea.

Guztira, 2005etik 2015era bitartean, birus horrekin lotutako 28 heriotza jakinarazi ziren bost estatu kidetan.

Prebalentzia, herrialdeen arabera

Kasu berretsi gehienak, jakinarazitako kasu guztien % 75 baino gehiago, alegia, Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan jakinarazi ziren.

Hiru herrialde horiek (EBko biztanle guztien % 41 hartzen dituzte) E hepatitisa zaintzeko sistema bat dute gutxienez 2005etik (zaintza nahitaezkoa da Alemanian, eta borondatezkoa Erresuma Batuan eta Frantzian).

Gorakadaren kausak

Jakinarazitako kasuen gorakada horren arrazoiak ez daude oso garbi, baina badirudi gorakadak ez duela zerikusirik zaintza egiten duten estatu kideen kopuruarekin edota egiten den zaintza motarekin.

Dena dela, kontuan hartu behar da gaixotasunaren gainean gero eta kontzientzia handiagoa dagoela eta, beraz, orain diagnostiko hobeak egiten direla E hepatitiserako proba espezifikoen bidez. Baliteke, beraz, horrek eragin izana urte hauetan kasu gehiago jakinarazi izana.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…