Glutenik gabeko dietak eta arrisku kardiobaskularra – Harvard Unibertsitatea, 2017

British Medical Journal aldizkarian kaleratutako ikerlan baten arabera, glutenaren kontsumoak ez du areagotzen gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua, eta, beraz, glutenik gabeko dietak ez dira gomendagarriak eritasun zeliakorik ez duten pertsonentzat. Kontrara, gluten ugariko dieta batek gari-, garagar-, zekale- eta olo-aleak dauzka, eta horrek gaixotasun koronarioak izateko arriskua txikitzen du.

Harvardeko, Chicagoko eta Columbiako unibertsitateetako ikertzaileek parte hartu dute taldeko zientzia-lan prospektibo horretan, eta aztertu dute nolako lotura dagoen glutenaren kontsumoaren eta zeliakoak ez diren pertsonek gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukeraren artean. Ikerlana egiteko, Estatu Batuetako komunitate medikoko 64.714 emakume eta 45.303 gizon ez-zeliakori egindako inkesta erdikuantitatibo baten emaitzak aztertu dituzte; 1986an egin zen inkesta lehen aldiz, eta lau urtean behin eguneratu zen 2010era arte.

Bada, jarraipena egin zen 16 urte horietan, 2.431 emakumek (% 3,8) eta 4.098 gizonek (% 9) gaixotasun koronarioa harrapatu zuten. Orain, jandako gluten kopuruak eta gaixotasunaren intzidentzia-tasak aztertu ostean, ondorioztatu da ez dagoela lotura nabarmenik glutenaren kontsumoaren eta gaixotasun kardiobaskularrak harrapatzearen artean.

Lanaren egileek azaldu dutenez, dietan glutenik jaten ez bada ale onuragarri gutxiago jango dira, eta horrek eragina eduki dezake gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskuan. Hori dela eta, ez da glutenik gabeko dietarik sustatu behar zeliakiarik ez duten pertsonen artean.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…