Elikagaietako kutsatzaile kimikoei buruzko 2016ko txosten laburtua

EFSAk beste txosten laburtu bat argitaratu du urteko bi txostenen aurkikuntzetan oinarrituta (plagiziden hondakinak eta albaitaritza-sendagaien hondakinak) eta prozesuko kontaminatzaileekiko esposizioa kontuan hartuta (akrilamida elikagaietan, glizidil esterrak eta 3‑MCPD landare-olioetan eta elikagaietan).

 

Txosten berriaren helburua jendeari informazio hobea ematea da. Horretarako, infografiak, elikagai bakoitzaren laburpenak eta kutsatzaile bakoitzari buruzko ondorio orokorrak jaso dira txostenean:

Pestiziden hondakinak

2014an azterturiko 82.649 laginetatik (% 69,4 EBkoak ziren), % 97,1ek legezko mugak betetzen zituzten; % 53,6k ez zuten hondakinik (ezin ziren hauteman egungo teknikekin); % 43,4k baimenduriko kontzentrazioen barruan zituzten hondakinak; eta % 1,4k, azkenik, legezko muga gainditzen zuten, baina, neurketa zalantzazkoa zenez, ez zen zuzenbidera edo administraziora jo.

Soilik laginen % 1,5ek gainditu zituzten argi eta garbi legezko mugak.

Albaitaritza-sendagaien eta beste konposatu batzuen hondakinak

2014an kontrol programatuen bidez jasotako 425.000 laginen artetik, 1.500 ez ziren onargarriak, hots, laginen % 37. Hortaz, zertxobait gora egin du 2014ko kopuruak, azken zazpi urte hauetan bildutako lagin ez onargarrien kopuruaren aldean (% 0,25 – % 0,34). Halaber, ikusi zen pixka bat ugaritu zirela azido erresorzilikoaren laktonekin (onddoek edo gizakiek ekoizten dituzten konposatu hormonalki aktiboak) lotutako lagin ez onargarriak eta mikotoxinekin (onddoek ekoitzitako toxinak) eta metalekin lotutakoak.

Bestalde, substantzia debekatuei buruz ezarritakoa ez betetzeari dagokion tasa 2007az geroztik erregistraturiko apalena izan zen.

Akrilamida

EFSAren arabera, gaur egun akrilamidarekiko dagoen esposizioak eragina du kontsumitzaile guztien osasunean, haien adina edozein dela ere. Helduen kasuan, kutsatzaile horrekiko esposizioaren maila osasunari erasaten dion gutxieneko esposizio-maila halako 20 da. Zenbait adingaberen kasuan, berriz, gutxieneko esposizio-maila halako 200 ere izan daiteke.

Glizidil esterrak + 3-MCPD landare-olioan eta beste elikagai batzuetan

Glizidil esterrak (GE), 3-MCPD eta 3-MCPDren esterrak, batik bat, palma-olioan eta beste landare-olio batzuetan egon ohi dira, baita margarinetan eta jaki prozesatuetan ere, gozoetan bereziki. Haurren jarraipeneko esneetan ere egon ohi dira.

EFSAko adituek adierazi dute kontsumitzaile gazteenei nolabait erasaten diela osasunean (kasu batzuetan, osasunerako intzidentziaren gutxieneko muga 10 aldiz gainditzen da).

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…