Elikagaiek transmititutako birusen inguruko lehentasunezko ikerketa-beharrak – EFSA 2016

EFSAk zientzia-txosten bat argitaratu du elikagaiek transmititutako birusei buruzko zientzia-tailerraren emaitzei buruz. Tailerra EFSAK eta FSAk antolatu zuten elkarrekin, 2015. urtean.

Azkenaldian gora egin dute elikagaiek transmititutako birusek eragindako agerraldiek; hori dela eta, tailerrean bildu ziren, besteak beste, hainbat akademiko, mediku, albaitari, elikagaien industriako espezialista eta honako arlo hauetako legegile aditu: giza osasunarentzat kezkagarrienak diren hiru birusen (norobirusa, A hepatitisaren birusa eta E hepatitisaren birusa) epidemiologia, hautematea eta kontrola elikagaietan.

 

Tailerraren helburu nagusia izan zen arlo horietako ezagutzak ebaluatzea, hutsuneak identifikatzea eta etorkizunean ikertzeko dauden lehentasunezko beharrak ezartzea, batetik, eraginkortasuna handitzeko eta, bestetik, elikagaiek transmititutako birusen arloko diziplina arteko lankidetzetatik sortutako sinergietatik etekinak ateratzeko

Ingurumenerako, Arrantzarako eta Akuikulturarako Erresuma Batuko Zentroak egin du zientzia-txostena, eta bertan ikertzeko beharrak sailkatzeko eta horiei lehentasuna emateko erabilitako metodologia deskribatzen da. Horrez gain, ondorioztatzen da honako bost gai hauek dutela etorkizunean ikertzeko lehentasun handiena:

 

  • E Hepatitisaren birusaren infekzio-gaitasuna ebaluatzeko metodoak garatzea eta baliozkotzea.
  • Honako hauen arteko lotura ezartzea: elikagaietan norobirusa hautematea eta osasun publikorako duen arriskua.
  • Norobirusak eta A hepatitisaren birusak elikagai-laginetan duten infekzio-gaitasuna ebaluatzeko metodoak garatzea.
  • E Hepatitisaren birusa haragian eta haragi-produktuetan hautemateko metodoak normalizatzea.
  • E Hepatitisak Europako giza biztanleengan duen karga zehaztea.

 

 

Foodborne viruses: identifying research needs

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…