Berrikuspena: Bisfenol A konposatuaren toxikologia eta eraginak osasunean – FAO/OMS 2011

Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak:

  • Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak.
  • Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak, dosi txikiagoetan ere ager daitezke. Baina, hori etorkizuneko ikerketen bidez berretsi beharko da.
  • Eragin horiek egiaztatuko balira, aintzat hartu beharko lirateke Arriskuen Balioespena egitean; izan ere, toxikotasun-maila konposatu horrekiko esposiziotik oso hurbil dago.
  • Bestalde, aztertu egin beharko dira konposatu horren jarduera-mekanismo alternatiboak, jarduera estrogenikoa aldatzeko duen gaitasuna balioesteko orduan.

Hala ere, zalantza ugari daude behaketa horren balioaren eta sendotasunaren inguruan. Balioespen horrek estimazio bat egiten du Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan ditzakeen arriskuen inguruan. Eta, nahiz eta oraindik goiz den estimazio hori nahiko erreala dela ondorioztatzeko, emaitza horiek ikerketak sustatu egin beharko lituzkete zalantza horiek murriztearren.

FAO/OMSen txostena: Bisfenol A

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…