Azterlana: Furano maila Europako elikagaietan – EFSA 2011

Azterlan honek 5.050 laginen datuak biltzen ditu. Lagin horiek 2004. eta 2010. urteen artean bildu ziren. Honako hauek dira emaitzak:

  • Furano maila altuenak kafean eta haurtxoentzako elikagai ontziratuetan (barazkiz egindakoak) antzeman dira. Bi elikagai horiek areagotu egiten dute helduen eta haurren furano ingesta maila, hurrenez hurren.
  • Elikagaietan antzeman diren batez besteko furano edukiak:
Furano edukiak elikagaietan
Produktua Batez besteko edukia (µg/kg)
Kafe prestatua 45
Kafe txigortua alean 3.660
Haurtxoentzako esne prestatua 3,2
Haurtxoentzako elikagai ontziratuak (barazkiz egindakoak) 49
  • Herritar taldeen batez besteko esposizio maila:
Esposizio maila
Herritar Taldea Batez besteko esposizio maila (µg gorputz pisuaren kiloko eta eguneko)
Nagusiak 0,03-0,59
Nerabeak 0,02-0,13
Umeak 0,05-,031
Haurtxoak 0,09-0,22

EFSAk gomendatzen du etorkizunean, batik bat, aurrez berotutako produktuei egin behar zaizkiela kontrolak, gaur egun ez baitago produktu horiei buruzko datu nahikorik.

EFSAren txostena: Furanoa elikagaietan

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…