2008ko Europako txostena: elikagai irradiatuak – CE 2011

Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du. Txosten horrek 2008. urteari egiten dio erreferentzia, eta erradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaiei eta osagaiei buruzkoa da. Bertan, irradiazio-instalazioetan eta merkaturatze-fasean egindako kontrolen emaitzak azaltzen dira.

Honako hauek dira datu aipagarrienak:

  • Europako Batasunean baimendutako irradiazio-instalazioetan 8.718,4 tona usain-belar lehor, espezie eta landare-ongailu tratatu ziren 2008. Urtean, eta horietatik 253 tona Espainian.
  • Espainian aztertutako 171 laginetatik bakar bat ere ez zen izan “ Ez ados” edo “Ez erabakigarria”.
  • Europako laginetatik, berriz, 142 (% 2,28) izan ziren “Ez ados”. Ezadostasun gehienak lotuta zeuden etiketa akastunekin edo irradiazioa baimenduta ez duten kategorien irradiazioarekin. Bestalde, lagin horietatik 74 (% 1, 19) “Ez erabakigarria” izan ziren.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/3/CE Zuzentarauak, 1999ko otsailaren 22koak, irradiazio-ionizatzaileekin tratatutako elikagaien eta osagaien zerrenda erkidea ezartzeari buruzkoak, baimenduta egiten du usain-belar lehorren, espezieen eta landare-ongailuen irradiazioa EBn.

Txostena: Erradiazioekin tratatutako elikagaiak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…