Ebaluazioa: berunaren arriskua Espainian basoko ehizako haragiaren kontsumoan – AESAN 2012

AESANek jakinarazi du ehiza handiko eta txikiko ehizakietan dagoen batez besteko berun-edukiak gainditu egiten dituela Europar Batasunak haragi eta hondakinetarako ezarritako gehienezko mugak (ez dago muga zehatzik ehizakientzat). Bada, eduki horiek Europa osoan eta beste herrialde batzuetan atzemandakoen parekoak dira, baina uste da Espainian ez dagoela behar besteko informaziorik basoko ehizakien haragiaren berun-edukiari eta haragi horren kontsumoari buruz.

AESANeko Zientzia Batzordeak honako kontsumo hau zenbatetsi du: 1,16 eta 2,36 ng Pb gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko (OMEk 2000. urtean ezarritako Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarriaren (PTWI) % 32,2 eta % 65,5 artean). Bestalde, haragi hori gehiegi kontsumitzen dutenei dagokienez, maila hori PTWIaren % 99ra iritsi daiteke. Nolanahi ere, EFSAk ondorioztatu zuen PTWI hori ez dela egokitzat jo behar; izan ere, ezin izan da egiaztatu berunak eragindako ondorio kritikoetarako muga dagoenik. Hori dela eta, Esposizio Mugak (MOE) proposatu zituen eragin kardiobaskularretarako eta giltzurrunetako ondorioetarako.

Ondorioz, Espainiari dagozkion ondorioak, aintzat hartuta EFSAk proposatutako MOEak, honako hauek dira: ehizaki asko jaten dituzten kontsumitzaile batzuentzat zenbait arrisku daude, bereziki ehizakiak askotan kontsumitzen dituztenentzat, eta, zehazki, berunak giltzurrunetan eragiten dituen kalteei dagokienez. Arriskuaren ebaluazio honek erakusten du gaur egungo egoera eta EFSAK 2010ean Europako herritarrentzat deskribatutako egoera parekoak direla.

Hortaz, AESANeko Zientzia Batzordeak herritar helduei gomendatzen die astean gehienez ere ehizaki anoa bat (150 g, gutxi gorabehera) kontsumitzea, eta honako hauei kontsumo hori saihestzea: 6 urtetik beherako umeak, haurdun dauden emakumeak eta haurdun gelditu nahi duten emakumeak. Halaber, munizioak kaltetutako haragia moztu eta baztertu egin behar da, eta gauza bera egin behar da sarrera-kanalaren inguruarekin. Azkenik, berunezko munizioaren ordez beste batzuk erabiltzea proposatzen du, baita basoko ehiza handiaren eta txikiaren kontrol ofiziala indartzea ere.

AESANen ebaluazioa: berunaren arriskua basoko ehizan

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…