Arriskuaren ebaluazioa: artsenikoa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, artsenikoarekiko esposizioa dietaren bidez eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean eragiten duen arriskua. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu.

Artsenikoa elikagaietan aurki daiteke modu organikoan zein ez-organikoan, baina artseniko ez-organikoa toxikoagoa da bere bioeskuragarritasuna eta pertsonetan eragiten dituen ondorio kaltegarriak direla eta.

Azterlan horretan artsenikoaren kopuru handiak arrain eta itsaskien taldean (kontzentrazio-maila handiagoa barbarin, mihi-arrain eta ganbetan) eta arrozean baino ez dira atzeman. 2000ko eta 2005eko azterlanetako emaitzekin erkatuz gero, artsenikoaren kopuruak gora egin du elikagai talde guztietan, olio eta koipeetan izan ezik. Azken horietan behera egin du kontzentrazio-mailak.

Herritar helduen dietaren bidezko artseniko-ingesta eguneko 344,1 μg-koa da. Artseniko kopuruaren % 92 arrain eta itsaskien ingestak eragiten du eta % 3,43 ogi eta laboreen ingestak. Artseniko ez-organikoaren ingesta eguneko 27,40 μg-koa da. Horietatik % 29,7 ogi eta laboreen taldeko elikagaietatik dator eta % 28,6 arrain eta itsaskietatik.

Kataluniako herritarren artseniko ez-organikoarekiko batez besteko esposizioa EFSAk 2009an ezarritako segurtasun maila berriaren barruan dago (0,13-0,56 μg/kg/egun). Balore horien arabera, ezin esan daiteke Europako zenbait herritar-talderentzat arriskua eragiten ez duenik. Nolanahi ere, muga zehatzik ez dagoen bitartean, komenigarria da elikagaien bidez kontsumitzen dugun artseniko ez-organikoa murriztea eta, batez ere, edukia ahalik eta zehatzen kuantifikatzea, arriskuaren balioespena doitu ahal izateko.

Aurreko balioespenekin erkatuz gero, artseniko ez-organikoaren eguneko ingesta handiagoa izan da 2008. urtean 2005. urtean baino; hala ere, 2000. urtean zehaztutako baino askoz ere txikiagoa da.

EDT Artsenikoa Katalunia

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…