Euskal Prentsan Elikagaien Segurtasunari buruzko gaiak 2012. urtean – ELIKA/UPV 2013

ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz.

Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan.

Honako hauek dira ondorioetako nagusi batzuk:

  • Elikagaien Segurtasuna 1.518 aldiz aipatu izan da, hau da, aztertutako egunkari guztietako 68,3 albiste hilean eta edizio digitaletako 9,7 albiste hilean.
  • Ez dago Elikagaien Segurtasunan espezializatuta dagoen kazetaririk Euskadiko Prentsan. Albisteetan erdiak 237 kazetarik sinatu dituzte. Horren ordainetan, berriz, testuen % 14an aditu espezializatuek (zientzialari edo medikuak, besteak beste) hartu dute parte.
  • Osasun, nutrizio, elikadura eta eskuragarritasunarekin lotutako informazioak osatu du 2012ko gai-multzo nagusia.
  • Albiste guztietatik 47tan (% 5,7) baino ez da erabili arrisku hitza. Proportzio baxu horren arrazoia honako hau da: “ 2012an ez da izan elikagai-arriskuko egoera garrantzitsurik"

Artikulu osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…