EFSAren Lan Plana: Arriskuen Balioespenean Zientzia 13/03/05

EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea.

Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu:

  • Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea.
  • Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea.
  • Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea.
  • EETei buruzko iritziak.
  • Erreferentziazko nutrizio-baloreak mikronutrienteentzat.
  • Aplikazio berriak elikagai entzimentzat
  • Aspartamoaren eta Bisfenol A konposatuaren Arriskuen Balioespena.
  • Pestiziden eta erleen arriskua balioesteko gidak.

Gai horizontalei dagokienez, erakundeak honako hauek gauzatuko ditu: Ingurumen Arriskuak Balioesteko metodologia bateratuak garatzea, zalantzak karakterizatzea, eta kutsatzaile kimiko ugariekiko esposizioa balioestea. Halaber, EFSA modu proaktiboan inplikatuko da hurrengo Horizonte 2020 finantzazio-programaren Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketa Agendan.

Komunikazioari dagokionez, EFSAk honako hauek balioetsi ditu 2013rako: komunikazio independentea sendotzea, elikakateko kideekin lankidetza estua izaten jarraitzea eta irisgarritasuna hobetzea eta zientzia-komunikazioa optimizatzea Elikagaien Segurtasun arloko alderdiei buruz. Horretarako, hainbat ekintza gauzatuko ditu, besteak beste, Arriskuen Balioespenaren inguruko Europako lexikoa garatzea.

Lan Programa – EFSA 2013

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…