Zientzia-iritzia: VTEC seropatotipoak eta euren patogenotasuna-EFSA 2013

EFSAko Arrisku Biologikoen Panelak zientzia-irizpena eman du VTECen seropatotipoen eta euren patogenotasuna ebaluatzeko zientzia-irizpideen inguruan. Panelak hurbilketa molekularra egitea proposatu du, eta, horretarako, vtx geneen presentziari gehitzen zaizkion birulentzia-faktoreak kodifikatzeko geneak erabiltzea.

2011n gertatutako O103:H4ren agerraldiak erakutsi egin zuen zaila dela VTEC patogeno mota "berri"-en agerrera aurreikustea, eae generako bakarrik, screening bidez edo ardatz gisa serotipoen panel mugatu bat hartuta.

E.coli berotoxinegikoen taldea (VTEC) (Shiga toxinen ekoizleak (STEC) eta enterohemorragikoak (EHEC) ere esaten zaie), bereziki O157:H7 serotipoko andui biziki birulentoak, patogeno garrantzitsuak dira, eta oso patologia larriak eragiten dituzte gizakien artean: kolitis hemorragikoa (CH) eta sindrome uremiko hemolitikoa (SUH).

2007-2010 urteen artean, EBn VTEC bidezko 13.545 infekzio eta SUH bidezko 777 infekzio gertatu dira. Isolatutako kasuen artean, % 85 ez ziren guztiz serotipifikatu; beraz, ezin izan ziren sailkatu, Karmali seropatotipoaren kontzeptua erabilita.

Gaixoen % 64k beherakoa besterik ez zuten pairatu, eta VTEC infekzioa SUH bihurtu zen kasuen % 10 inguruan.

D taldeko seropatotipoak guztiz serotipatutako isolamenduen % 5 hartzen du. Kasuen % 0,7 (14) E taldekoak izan ziren. Bada, talde hori "ez gizakiak bakarrik" gisa definitu zen Karmali et al (2003) lanean. Isolatutako kasuen % 27 inguru ezin izan ziren esleitu. Ez zen D eta E taldeetan jasotako serotipoetarako SUH kasurik, baina 17 SUH kasu ezin izan ziren esleitu.

ISO/TS 13135:2012 arau berriak hobetu egiten du elikagaietan VTEC atzemateko lana. Berozitotoxina isolatuetan edo berozitotoxina horiek kodifikatzen dituzten geneetan oinarritutako bestelako kontzeptua da, zientzia-oinarri sendoa ematen ez duena kontsumitzaileentzako arriskua ebaluatu ahal izateko.

EFSA VTEC

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…