Sendagaien hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

EFSAk txosten bat egin du, animalia bizietan eta horien produktuetan sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinen presentziari buruz. Txostena egiteko 2011ko datuak erabili dira.

Zehazki, animalia hauek aztertu dituzte: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak eta ehizakiak (hazkuntzakoak zein basatiak) eta animalia-jatorriko produktuak (akuikultura, esnea, arrautzak eta eztia).

Guztira, 27 estatu kideetatik igorritako 742.902 lagin aztertu dira, eta horietatik:

  • 415.909 lagin zenbait substantziari, horien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak ezartzen dituen 96/23 Zuzentarauaren arabera "zuzendu" dira.
  • 23.236 lagin susmagarriak izan dira.
  • 299.428 lagin nazio mailako beste programa batzuen baitan jaso dira.
  • 4.329 lagin kontrolatu dira inportazioetan.

Txosten horretan aurkeztutako datuek 96/23/CE Zuzentarauaren arabera hautatutako laginei egiten diete erreferentzia:

  1. 415.909 laginetatik 1.178 "ez ados" izan dira.
  2. Estilbenoei eta eratorriei dagokienez, ez da egon "ez ados" zen laginik.
  3. "Ez ados" ziren laginen % 0,63 antitiroide produktuei dagozkie.
  4. Laktonen taldean % 0,08 "ez ados" izan dira, zearalenonari eta eratorriei dagokienez.
  5. Beta-agonistentzat, laginen %0,03 izan dira "ez ados".
  6. Laginen % 0,04k zituzten debekatutako substantziak. Honako gauek dira identifikatutako substantziak: kloranfenikol nitrofuranoak eta nitroimidazoleak.
  7. Antibakterianoei dagokienez, aztertutako laginen % 0,19 izan dira "ez ados". Eztian atzeman da antibakterianoen aurrean "ez ados" ziren laginen kopururik handiera (% 1,0).
  8. "Beste albaitaritza-sendagai batzuk" taldean antikokzidiosikoei dagokie "ez ados" ziren laginen kopururik handiena.

2007tik 2011ra bitarteko datuak konparatuz gero, agerian geratzen da 2011n txikiagoa izan dela "ez ados" ziren laginen kopurua. Beste alde batetik, ez da aldaketa nabarmenik atzeman "ez ados" ziren substantzia motari dagokionez, baina bai maiztasunean; izan ere, maiztasuna murriztu egin da esteroideen, laktonen, debekatutako substantzien, antimikrobioen, antihelmintikoen eta antikokzidianoen kasuan.

Ezar daitekeen legedia:

  • Albaitaritza-sendagaien hondakinen gehienezko muga elikagaietarako animalietan eta horien produktuetan: 37/2010 Araudia (EB)
  • Zenbait kutsatzaileren gehienezko muga animalia-jatorriko produktuetan: 1881/2006 Araudia (EB)
  • Zenbait substantziari, horien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak: 96/23 Zuzentaraua
  • Animalia-jatorriko zenbait produkturen laginketen maila eta maiztasuna: 97/747 Erabakia

EFSAren txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…