Arriskuen Ebaluazio erabilgarri eta garrantzitsuenak –CE 2013

Arriskuen ebaluazioen erabilgarritasuna hobetzearren, diziplina anitzeko talde batek (Europako Batzordearen zenbait zientzia-batzordetako kideek osatutakoa) gainbegiratu egin ditu arriskuak ebaluatzeko gaur egungo praktikak eta arriskuen kudeatzaileen beharrak, ebaluazio-ikuspegiak identifikatu ahal izateko. Ikuspegi horiek ahalik eta zientzia onenean oinarritutako emaitzak eman behar dituzte, baina, neurri berean, koherenteak eta gardenak izango dira, bai eta interpretatzeko zein komunikatzeko errazak ere.

Berrikuspena egin da, uste baitzen arriskuen ebaluazioek ez dietela erantzuten kudeatzaileen eta politikari arduradunen beharrei. Beraz, ondorio honetara iritsi dira: ebaluazioek kudeaketa-prozesuari buruzko informazioa eman behar dute modu eraginkorrean, eta, horrez gain, balorazio ekonomia, gizarte- eta ingurumen-arloko balorazioa jaso behar dute beren baitan.

Horretarako, elkarrizketa gardena identifikatu da giltzarri gisa. Elkarrizketa horretan, arriskuaren ebaluatzaileek eta kudeatzaileek ez ezik, alde interesatu guztiek hartu beharko lukete parte. Horrek aparteko garrantzia izango du auziak zailak direnean eta emaitzek garrantzi sozio-ekonomiko handia dutenean. Halaber, komunikazioa ahalbidetzeko, arriskua kudeatzaileek ulertzeko moduan adierazi beharko da, eta, neurri berean, arriskuaren ebaluazioaren zientzia-osotasuna bermatu.

Talde horrek, halaber, gomendioak eman ditu arriskuen ebaluazioei buruzko tostenak hobetzeko eta txosten horietan honako hauek jasotzeko: ebaluazioen egoera ezberdinak, arriskuan dauden herritar eta ekosistema guztien karakterizazio osoa (arreta berezia emango zaie bereiziki zaurgarriak diren herritarren azpi-taldeei eta espezieei), eta zalantza guztien adierazpena.

Lan-talde horrek honako urratsa hauek proposatu ditu:

  1. SANCO Batzordeak gonbidatzea arriskuak karakterizatzeko modu berri hori aintzat hartzera; izan ere, modu horrek esplizituki azaltzen ditu arriskuek giza osasunean eta ekosistemetan izan dezaketen eragina.
  2. Arriskuen kudeatzaileekin bilkura antolatzea, lan hori oinarri hartuta, arriskuen kudeaketan aldaketak identifikatzeko.
  3. Tailer bat egitea, arriskuen ebaluazioen prozeduretan proposatutako aldaketen inplikazioei buruz eztabaidatzeko.

Ebaluazio garrantzitsuenak kudeatzaileentzat

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…