Ingurumen Arriskuen Ebaluazioen Etorkizuna – EB 2013

Ingurumen Arriskuen inguruan egin ohi diren Ebaluazioek ezjakintasun handia eragiten dute ingurumen-kutsaduraren egiazko ondorioei buruz eta, ondorioz, giza osasunean dituzten ondorioei buruz: izan ere, ekosistemak babesteko lege-oinarria ezartzera bideratuta daude.

Europako Batzordeak argitaratu berri duen irizpenak ondorioztatzen du Ingurumen Arriskuen Ebaluazioko erronka nagusia dela egoera errealistetan oinarritutako eredu berriak sortzea. Egoera horiek aintzat hartu behar dute ekosistemen konplexutasuna eta ahalbidetu egin behar dute produktu kimikoen bioerabilgarritasuna, elikagaien bidez gehitzeko bideak eta ondoren izaki bizidunetan duten biometatze maila ezagutzea.

Lehenengo hurbilketa bat da protokolo eta irizpideak sortzea, substantzia toxikoen jarraipenen datuak lortu eta konparatzeko, bereziki nahaste kimikoenak, barne hartzen dituztenak metabolitoak eta degradazio-produktuak, eta horien arteko interakzioa. Ebaluazio horren konplexutasunak eskatzen du estatistika-tresnak gai izatea ezjakintasunak kuantitatiboki ebaluatzeko eta ikuspegi berri horien erabileran gardentasuna hobetzeko.

Modu paraleloan, beharrezkoa da gizakien ebaluazioak egokitzea produktu eta produktu kimikoen taldeetara. Bertan, aurrera egin beharko da substantzia kimikoen propietate arriskutsuen karakterizazioan, esposizioaren biomarkatzaileen erabileran eta kanpoko zein barneko esposizioa moldatzeko jardunean.

Irizpenak gehitu egiten du posible dela genomikak oso tresna erabilgarria ematea substantzia kimiko horien jarduera-modua identifikatzeko, eta hori funtsezkoa da arriskua karakterizatzeko.

Informazio gehiago

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…