Europako Adituen Datu Basearen 2012ko jarduerak 13/06/06

EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan biltzen dira 2012. urtean Adituen Datu Basearen (EDB) jarduera nagusiak. Datu-base horren xede garrantzitsuena da mundu osoko zientzia-adituak biltzea kontsultak egin ahal izateko eta eurek zientzia-aholkularitza emateko Zientzia Batzordeari, zientzia-panelei eta EFSAren lan-taldeei.

EDBren ekintza garrantzitsuenetatik honako hauek dira azpimarratzekoak:

  • 2012an 407 eskaera jaso ziren, batez beste 34 hileko. Horietatik % 70 onetsi ziren. 2012ko abenduan, 3.312 adituk osatzen zuten EDB.
  • Italia (405), Erresuma Batua (409), Alemania (304), Frantzia (241), Herbehereak (217) eta Espainia (216) dira aditu gehien dituzten Europako herrialdeak, alegia, 68 herrialdeetako aditu guztien % 55. Europar Batasunekoak eta Europako Esparru Ekonomikoa (EEA) eta Europako Merkataritza Askeko Elkartekoak (EFTA) ez diren herrialdeei dagokienez, Estatu Batuek (112), Kanadak (34) eta Turkiak (34) dituzte aditu gehien.
  • Honako hauek dira aditu gutxien biltzen dituzten arloak: Teknologia berriak, Landareen Osasuna eta OGMak. Adituek gehien biltzen dituztenak, berriz, Elikagaiak (Nutrizioa barne) eta Beste arlo batzuk (Elikagaien Segurtasuna barne) dira. Azkenik, 2012an arlo hauek hazi dira gehien: Arrisku Biologikoak, Animalien Elikadura eta Elikagaien Ekoizpena eta Banaketa.
  • 2012an aditu-kopuruak gora egin du, datu-basearen berri eman baita esperientzia-eremu handiko nazioarteko zientzia-hitzaldietan.

Honako hauek dira EFSAren lehentasunak 2013. urterako:

  • EDB hedatzen jarraitzea, aktiboki, EFSAren jardueren bidez (deialdiak eta zientzia hitzaldiak).
  • Nazio-mailako Foku Guneekin lan egiten jarraitzea, euren herrialdeetan heda dezaten honako hauen bidez: web orriak, informazio-materiala, nazio-mailako zientzia-jardunaldiak, erakunde eta adituen sareak eta abar.
  • Sustapen-ekintzak gauzatzea EDBn aditu gutxi dituzten estatu kideetan.
  • EDB gizarte-sareen, komunikabideen, EFSA journal-en, zientzia-hitzaldien, sareen eta abarren bidez sustatzeko bideak zabaltzea.

2012ko txostena: Europako Adituen Datu Basea

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…