Mendebaldeko Niloko birusa: arriskua ebaluatzeko eskuliburua – ECDC 2013

Mendebaldeko Niloko birusa (MNB) edo West Nile Virus (WNV) gorantz doan gaixotasuna da, eta gizakiei, zaldiei eta txoriei eragiten dien birus batek sortzen du. MNBren epidemiologia eta transmititzeko zikloa konplexuak dira, eta horrenbestez, beti ez da erraza izaten gaixotasuna gizakiei transmititzeko arriskua zein den ebaluatzea.

MNBren arriskua ebaluatzen laguntze aldera, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eskuliburu bat egin du, eta honako bi gai hauetan jartzen du arreta bereziki:

  • Eragindako eremu geografikoak eta birusa transmititzeko arriskua duten eremuak definitzea
  • Alerta bat aktibatzea MNBk gizakiengan infekzioa eragitekotan, zaintza sistemen adierazleak erabiliz

Eskuliburua hiru zatitan banatu dute:

  1. MNBri buruzko giltza datuak
  2. MNBrako erabiltzen diren zaintza sistemen deskribapena
  3. Arriskuak ebaluatzeko tresna

MNBren egoera urtero aldatzen da Europan, eta halaber, aurreikusten da etorkizunean ere bilakaera izatea. Beraz, arriskuak ebaluatzeko tresna ere aldian behin berrikusi eta eguneratu egingo da birusaren ekologiari buruzko froga berriei erantzuteko, eta kimu berriak sortu ahala.

MNBri buruzko eskuliburua – ECDC

MNBren fitxa – Elika

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…