Produktu fitosanitarioen arrisku metagarria balioesteko metodologia – EFSA 2013

EFSAk metodo berri bat osatu du, produktu fitosanitarioen hondakin anitzen aurreko esposizioak dakarren arriskua balioesteko. Metodo horren oinarria da organo edo sistema zehatz batean antzeko propietate toxikologikoak dituzten osagaiak taldekatzea.

Metodo horrek lau etapa ditu:

  1. Organo edo sistema batean eragin kaltegarria duten efektu toxiko zehatzak identifikatzea.
  2. Organo edo sistema batean efektu kaltegarri horien arriskua karakterizatzea.
  3. Efektu toxikoen mailei buruzko datuak biltzea.
  4. Balioespen metagarrien taldean (CAGak) antzeko efektu toxikologikoak dituzten produktu fitosanitarioak taldekatzea.

Lehen urratsa gisa, PPR Panelak (Produktu Fitosanitarioak eta horien Hondakinak) aplikatu egin du metodo hori, nerbio-sistema zentralerako eta tiroiderako toxikoak diren pestiziden taldeak definitzeko. Halaber, aurretikako lan handia egin da, beste organo edo organo-sistema batzuetako (ugaltze-sistema, gibela, begiak eta giltzurrun gaineko guruina) eraginen taldeak osatzeko.

Talde horietan sartu beharreko plagizidak identifikatzea urrats garrantzitsua da, arrisku metagarriaren balioespena ezartzeko eta Europar Batasunean produktu fitosanitarioen erabilera arautzeko. EFSAk aurreikusi du pixkanaka-pixkanaka sartuko duela metodologia hori Produktu Fitosanitarioen Arriskua Balioesteari buruzko bere lanean.

Zientzia Iritzia

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…