Argitaratu dute PNCOCAri buruzko 2012ko urteko txostena 13/09/04

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) argitaratu egin du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) gauzatzearen emaitzei buruzko 2012ko urteko txostena. Txosten honek adierazten du, oro har, betetzen ari direla kontrol ofizialei buruzko 882/2004 Araudiko betekizunak. Horrez gain, jorratu beharreko hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera ematen du.

Txostenaren ondorio garrantzitsuenetako bat honako hau da: nabarmen hobetu dira kontrol ofizialei buruzko araudi orokorrak xedatzen dituen kontrol-prozedurak eta betekizunak. Neurri berean, adierazten da programen aplikazio-maila handia dela, eta ia kasu gehienetan lortu egin dela programatutako kontrolak gauzatzearen xedea.

Txostenak programa bakoitzean atzemandako gabeziak eta hartutako neurriak zehazten ditu. Neurri horien helburua da hutsegiteak konpontzeko eskaerek egitea, horiek betetzen direla egiaztatzea eta datorren urterako kontroletan sartzea, hobarietan zehapenak aplikatzea, eta, neurri txikiagoan, zehapen-espedienteak abiaraztea. Kasuren batean beharrezkoa izan da kautelaz geldiaraztea eta merkatuetatik produktuak kentzea.

Txosteneko emaitzak aztertzeak hobekuntza-arlo hauek identifikatzeko aukera ematen du (horietan sakontzen jarraitu beharko da):

  • Arriskuan oinarritutako laginak hautatzea.
  • Ez betetzeen aurrean jarduerak gauzatzea.
  • Kontrol ofizialak ikuskatzeko sistema bat ezartzea.
  • Plana gehiago koordinatzea.
  • Prozedurak maizago eguneratzea.
  • Kontrola ikuskatzeko langileak prestatzea.
  • Kontrolen emaitzak gardenkiago jakinaraztea, dagokien autonomia-erkidegoetako web orrien bidez.
  • Ikuskapenen sistema mantentzea, kontrol-programetan hobetu beharreko alderdiak zein diren atzemateko aukera ematen baitu.

Hobekuntza-arlo horien ondorioz, txostenak zehaztu egiten ditu Planaren hurrengo egokitzapenean egin beharreko zenbait aldaketa. Egokitzapen hori 2013ko abenduan egingo da. Honako hauek dira Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikagaien Kalitatea Arloko kontrol-programetarako egin diren proposamenetako batzuk:

  • Kontrol-programak eguneratzea honako hauen arabera: araudi berria, kontrolen emaitzak, egindako ikuskapenak, jakinarazitako alertak eta abar.
  • Kontrolen emaitzak ebaluatzeko garrantzitsuak diren kontzeptuak gainbegiratzea eta bateratzea, batik bat, unibertsoari, kontrolaren den den unibertsoari eta ez betetzeei (irregulartasuna eta arau-haustea) dagozkienak.
  • Kontrol ofizialetan inplikatuta dauden agintari eskudunen ez betetzeen aurrean hartutako jarduketen azterketa hobetzea.
  • Kontrol berean parte hartzen duten eta eskumen ezberdinak dituzten agintarien arteko koordinazio-prozesuak hobetzea.
  • Kontrol-programa batzuen eremua berrikustea.
  • Ikuskapen-prozeduren programak berrikustea, inplementazio-maila handitzea, inplikatutako erakunde eskudun guztietan.
  • Kontrol-programen betetze-mailei buruzko adierazleak egokitzea, eta horietan eraginkortasun-adierazleak sartzea.

Txostena Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministerioarekin eta Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna Ministerioarekin adostuta egin da. Halaber, txostena egiteko, aintzat hartu dira kontrolerako erakunde eskudunek egindako ekarpenak honako arlo hauetan: osasun publikoa, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza zein hirugarren herrialdeetako produktuen inportazioen kontrola. Txosten hau argitaratzeak bete egiten du Europako araudiak (882/2004 Araudia) jasotzen duen informazioaren gardentasunari buruzko eskakizuna.

PNCOCAri buruzko 2012ko txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…