Arriskuaren ebaluazioa: fruta eta barazkietako perkloratoa – BfR 2013

Arriskuen Ebaluaziorako Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren hondakinak hartzeak giza osasunerako dakarren arriskua.

Perkloratoa hartzeak ondorio kaltegarriak ditu giza osasunean; zehazki, oztopatu egiten du guruin tiroideak ioduroa xurgatzea, eta horrek aldaketak ekar ditzake hormona tiroideoen mailetan, herritar talde minberetan (gaixotasun tiroideoak edo iodo gabezia duten pertsonak, jaioberriak eta haurrak).

Aintzat hartuta kontrol ofizialetako eta elikagaien industriako kalitate-kontroleko datuak, 15 herrialdetan hartutako laginen azterketen % 33k 0,01 mg/kg-tik gora zuten, eta laginen % 17k 0,05 mg/kg-tik gora. Guztiak zeuden, baina, Batzordeak gomendatutako behin-behineko mailen baitan.

Nolanahi ere, BfRk eginiko arrisku-ebaluazioan arrisku handiagoko egoera ikusi da. Bertan, zitrikoen, fruta exotikoen, tuberkuluen, fruitu-barazkien, barazki-azen eta barazki hostodunen (belar freskoak barne) anoa handiak kontsumitzen direnean, gainditu egiten da JECFAk ezarritako Eguneko Behin-behineko Gehienezko Ingesta Toleragarria (EBGIT), nagusiki, elikagai horietako perklorato-kontzentrazioa handiena delako.

Horren ondorioz, BfRk dieta ez aldatzea gomendatu die herritarrei; izan ere, frutak eta barazkiak kontsumitzetik eratorritako onurak murriztu egin litezke.

Beste alde batetik, gomendatu da ahaleginak perkloratoa elikakatean sartzea saihestera bideratzea. Nagusiki, ongarrien eta perkloratoarekin kutsatutako ur arriskutsuaren bidez gertatzen da hori.

Iritzia: Perkloratoen aurreko esposizioa elikagaietan (BfR)

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…