Nutrizio-beharrak haurtxo eta ume txikientzat – EFSA 2013

EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du, eta bertan hainbat gomendio eman ditu Europako haurtxo eta ume txikientzat egokiak diren nutriente-mailei buruz.

Sei hilabetetik beherako haurtxoentzat, amaren esnearen nutriente-edukia hartu zen erreferentziatzat, eta egokitzat jotzen den ingesta-maila izan zen oinarria Sei hilabetetik gorako haurtxo eta umeentzat gaur egunera arte dagoen bibliografia hartu zen erreferentziatzat, eta, nutrienteen ingesta-mailari dagokionez. honako gomendio hauek ondorioztatu dituzte:

  • Europako bularreko haurren eta ume txikien artean, egokia da honako hauen ingesta: azido linoleikoa, kaltzioa, fosforoa, magnesioa, kobrea, selenioa, kromoa, molibdenoa, manganesoa, fluoruroa, A bitamina, E bitamina, K bitamina, tiamina, erriboflabina, niazina, azido pantotenikoa, piridoxina, biotina, azido folikoa, kobalamina, C bitamina eta kolina.
  • Europako bularreko haurren eta ume txikien artean, oro har altua da kalorien, proteinen, gatzaren eta potasioaren ingesta. Ume txikien artean, baxutzat jotzen da, ordea, zuntz dietetikoaren ingesta. Proteinen, gatzaren eta potasioaren ingestak ez du arriskurik eragiten. Baina, behar baino kaloria gehiago kontsumitzen badira, gorputz-masaren handitze kaltegarria eragin dezakete.
  • Gantz-azido poliinsaturatuei (PUFAS), n-3ri eta zinkari dagokienez, ezin da kuantifikatu ingesta desegokiaren arriskua. Zinkaren kasuan, ingesta beharrak baino handiagoa da. Nolanahi ere, horrek ez du ageriko arriskurik osasunean.
  • azido alfa-linolenikoaren, azido dokosahexaenoikoaren, burdinaren, D bitaminaren eta iodoaren ingesta txikia da Europako hainbat herrialdetako bularreko haurren eta ume txikien artean. Hortaz, arreta eman behar zaio burdin, D bitamina eta iodo gabeziari jaioberrien azpimultzo batzuen eta ume txikien artean. Halaber, gomendioak eman dituzte nutrizio-beharretan antzemandako gabeziak konpontzeko bideei buruz.

Nutrizio-gomendioak haurtxo osasuntsu eta ume txikientzat

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…