Katalunian animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialaren emaitzak 14/03/27

Kataluniako Generalitateko Abeltzaintza Antolamendurako Zerbitzuak argitaratu egin ditu abeltzaintza ustiategietan 2012. urtean animalien ongizatearen inguruan eginiko kontrol ofizialen emaitzak.

Oro har, 2008. urtetik aurrera, % 77,5etik % 89ra areagotu da Katalunian animalien ongizateari buruz eginiko kontrolen adostasun tasa.

Kontrolak ustiategien % 5ean gauzatu dira, eta Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Inguru Naturala Sailak eskualdeetan dituen bulegoetako albaitari ofizialek egin dituzte.

Alderdi hauek aztertzen dira ikuskaritza-bisitetan: ustiategiko erregistro-liburua, animalien identifikazioa eta animaliak zein baldintzatan hazten diren.

Zenbait kasutan (adibidez, haragitarako hegaztien eta txerrien kasuan), animalien zaintzaileek animalien ongizateari buruz jaso duten prestakuntza ere egiaztatzen da, espezie horietarako derrigorrezkoa baita. Azkenik, albaitari ofiziala ustiategian badago animaliak garraiorako kargatzen edo deskargatzen direnean, eragiketa hori zein baldintzatan egiten den ere ikuskatzen da.

Lortutako emaitzak

2012. urtean hainbat espezietarako lortu ziren emaitzak
Espeziea Ikuskaritzak Bat ez etortzeak Adostasunen %
Txerriak 475 68 85.68
Zekorrak 320 26 91.88
Behiak 0 0 100
Ardiak 171 10 94.15
Ahuntzak 139 11 92.09
Ekidoak 170 15 91.18
Oiloak 38 8 78.95
Oilaskoak 109 7 93.58

Oilo erruleen ustiategiak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartu ziren animalia ongizateari buruzko arau berrietara egokitzeari dagokionez, hauek dira kontrolen ondorio nagusiak:

  1. 2012. urtearen hasieran, Katalunian 92 ustiategi zeuden erregistratuta (350 oilo baino gehiago zituzten erroldan, horiei aplikatu baitzitzaien ongizatearen inguruko araudia).
  2. Urtearen amaieran, 66 ustiategi zeuden araudira egokituta.
  3. 14 ustiategi gaitasunik gabe utzi zituzten araudia ez betetzeagatik.
  4. 10 ustiategik baja eman zuten edo gaitasunik gabe geratu jarduera faltagatik.
  5. 2 ustiategik hazteko era aldatu zuten: kaiolan beharrean, lurzoruan.

Emaitza hauek eta beste batzuk ere Kataluniako Gobernuak egindako txostenan aurki daitezke:

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…