Haragia garraiatzeko tenperatura-baldintzak (1. zatia) 14/03/31

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) ebaluatu egin ditu haragi gorria (behiena, txerriena eta ardiena) biltegiratzeko eta garraiatzeko tenperatura-betekizunak, eta hau ondorioztatu du:

  • Haragi gorriko kanaletan bakterioen bidezko kutsadura, nagusiki, gainaldean gertatzen da. Salmonella spp. eta Yertsinia enterokolitikoa generoetako bakterioak ganglio linfatikoetan ere aurkitu ohi dira; baina, azterlanak falta direnez, ez dakigu bakterio horiek ugaldu egiten ote diren ehundura linfatikoan, kanalak hozten direnean.
  • Kanalaren gainaldearen tenperatura (haragiaren barneko tenperaturari kontrajarrita) adierazle egokia da, hozteak bakterioen hazkundean dituen ondorioak baloratzeko.
  • Haragi gorriaren hozte egokia baloratzeko aintzat hartu beharreko patogeno garrantzitsuenak honako hauek dira: Salmonella spp. , Escherichia coli berozitotoxigenikoa, Listeria monocytogenes eta Yertsinia enterokolitikoa.
  • Bakterioen hazkundea parekoa edo txikiagoa bada, ez dago arrisku gehiturik kontsumitzaileentzat. Bakterioen hazkunde osoak jasan egiten ditu hozte-tenperatura mantentzearen ondorioak haragi-ekoizpenaren faseetan: hiltegia, garraiatzea, zatitzea, biltegiratzea, banaketa egiteko merkataritza eta ostalaritzan zein etxean hoztea).
  • Posible da, batetik, denbora/tenperatura konbinazioen egoera ezberdinak izatea haragia ekoizteko faseetan; eta bestetik, bakterioen hazkundea gaur egun haragia hozteari buruz indarrean dauden arauzko betekizunak betetzean lortzen den hazkundearen parekoa edo txikiagoa izatea (haragiaren barnealdea 7° C hoztea hiltegiko hozkailuetan, garraiatu aurretik, gehienez ere 48 ordurako).

EFSAren zientzia-iritzia: Haragiaren tenperatura

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…