Dieta zaintzeko tresnak, arriskuen ebaluazioa egiteko – EFSA 2014

EFSAk argitaratutako txosten batean jaso dira MENU EFSA UE proiektuaren emaitzak. Helburua izan da elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko tresnak ebaluatzea, Europan datuak biltzeko protokoloak harmonizatzeko. Kontsumoari buruzko datu horiek ezinbestekoak dira, elikagaien kontsumoaren ondorioz sortutako arriskuei buruzko ebaluazioak egiteko.

Proiektua lau fasetan gauzatu da:

  1. Elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko erabiltzen diren metodoei eta dieta ebaluatzeko tresnei (nagusiki Europan) buruz argitaratutako bibliografia berrikustea.
  2. On linegaldetegi zabal bat egitea. Estatu kideek dieta ebaluatzeko darabiltzaten metodoei buruzko informazioa biltzeko diseinatu da. Halaber, protokoloen eta herrialde bakoitzaren ezaugarri espezifikoen bilketa aintzat hartu dira.
  3. On line galdetegiaren datuak bidaltzea eta biltzea. Europako 11 erakundek eman zuten erantzuna, eta horietatik 6k laborategien arteko entsegu batean parte hartu dute (Estonia, Italia, Letonia, Portugal, Espainia eta Suedia).
  4. Laborategien arteko entseguen azterketa eta ondorioak.

Azterlanean zenbait metodologiaren bidez bildutako elikagaien kontsumoari buruzko datuen bariazioa aztertu da. Oro har, erabilitako tresna gehienek errepikakortasun ona azaldu dute lortutako edukien bilketan; baina, tresnen funtzionamendua ez zen parekoa izan ezaugarri kualitatiboei dagokienez.Bestalde, azterlanak erakusten du ezinbestekoa dela herrialde bakoitzaren berezitasun zehatzak aintzat hartzea, dietari buruzko datuen bilketa harmonizatuko bada.

Azterlanaren ondorio legez, hobekuntzak proposatu dira elkarrizketatzaileen prestakuntzan, prozeduren harmonizazioan eta automatizazioan, eta tresnen eguneratzean, bildutako datuen konparazioa hobetzeko.

Informazio gehiago

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…