Elikagai osasungarriak kontsumitzeko kanpainak eraginkorrak dira benetan? – EUFIC 2014

Fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko hainbat ekimen egiten diren arren, eguneko ingesta gomendatutako mailen azpitik dago, oraindik, mundu osoan. OMSek zenbatetsi du 400 gramo fruta eta barazki dela kontsumitzeko kopuru gomendagarria, eta gogorarazi du elikagai horien kontsumo eskasa lotuta dagoela gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, diabetesa eta obesitatea areagotzearekin.

Egia den arren informazioa beharrezko tresna dela elikagai horien kontsumoa sustatzeko, informazioarekin batera beste neurri proaktibo batzuk hartu beharko lirateke; hala nola, honako hauek:

  • Fruta eta barazkien erabilgarritasuna, ikusgarritasuna eta protagonismoa areagotzea salmenta-guneetan.
  • Kontsumitzea errazten duten bilgarriak sortzea.
  • Produktu horiek diruz laguntzea edo deskontu-bonuak eskaintzea.
  • Haurrek produktu horiek kontsumitzea sustatzea, gurasoen laguntza positiboarekin.

Gaur egun ez dago errezeta argirik elikagai osasungarri horiek egoki kontsumitzeko; baina, mezu sinple eta argiekin sortutako epe luzerako kanpainak, familiei zenbait bide eta bitarteko interaktiboren bidez zuzendutakoak, helburu hori lortzeko egun ezagutzen den era onena dira.

Iradokitako beste arau bat da fruta eta barazkiei dagozkien helburuak bereizita lantzea (barazkiak kontsumitu beharra frutak kontsumitu beharra baino gehiago nabarmenduz) eta kontsumoaren maiztasuna areagotzen saiatzea, bolumena (gramoak pertsona bakoitzeko) baino gehiago.

Are worldwideefforts to promote fruit and vegetable consumption effective enough?– EUFIC 2014

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…