Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen agerraldiak EBn 14/11/19

2014ko azaroaren 6an, agintari alemanek aditzera eman zuten A birusaren (H5N8) Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) agerraldia gertatu zela indioilarren hegazti-ustiategi batean.

Geroago, 2014ko azaroaren 16an, H5N8 azpi-motako IAAP atzeman zen Holandan, oilo erruleen haztegi batean. Ondoren, egun horretan bertan, H5 azpi-motako IAAPren agerraldia berretsi zuten ahateak hazteko Ingalaterrako (Erresuma Batua) ustiategi batean.

Kaltetutako hiru estatu kideek berehala hartu dituzte neurriak, hegazti-gripea kontrolatzeari buruzko EBren legeriarekin bat etorriz. Hauek dira neurri nagusiak:

  • Kutsatutako ustiategian zeuden hegaztiak hil eta modu seguruan desagerraraztea, eta ondoren ustiategia garbitu eta desinfektatzea.
  • Eremuak (babestu eta zaintzeko eremuak) ezartzea fokuaren inguruan. Eremu horietan, eskortako hegazti eta hegazti-produktu guztien mugimendua mugatua da.
  • Ikerketa epidemiologikoak egitea birusaren iturri posiblea identifikatzeko.

Lehen aldia da H5N8 birusa Europan atzeman dena.

Dena den, birus hori lehenago atzeman da Asiako hego-ekialdeko basa-hegaztietan, eta zenbait agerraldi eragin ditu Hego Koreako eta Txinako hegazti-haztegietan. Birus horrek basa-hegaztiak subklinikoki (sintomarik erakutsi gabe) kutsatzeko gaitasuna du, eta horrek areagotu egiten du agerraldiak sortzeko arriskua, Hego Korean ikusi den bezala.

Oraindik ez dago argi birusa nola sartu den Europako hegazti-ustiategietan.

Beste alde batetik, Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) uste du osasun publikorako arriskua oso txikia dela, orain arte munduan ez delako giza infekziorik agertu birusaren andui horrekin. Arriskuan egongo lirateke, nagusiki, hegazti gaixo edo hilekin harreman zuzena duten pertsonak, esaterako, nekazariak, albaitariak eta hilketan aritu diren langileak.

Era berean, Elikagaien Segurtasuneko Britainiako Agentziak (FSA) ohartarazi du hegazti-gripea elikagaien bidez hartzeko arriskua txikia dela. Hegazti-gripearen andui batzuk gizakiei transmititu ahal zaizkie, baina oro har, oso kontaktu estua behar da bizirik dauden hegazti kutsatuen eta gizakien artean. Segurua da eskortako hegaztiak eta behar bezala prestatutako hegazti-produktuak jatea, arrautzak barne.

Informazio gehiago:

Europako Batzordearen oharra

Hegazti-gripeari buruzko informazioa – EE

EBn 2014an eginiko azterketak

ECDCren oharra

IAPPren fitxa Erresuma Batuan – OIE

FSAren prentsa-oharra

Hegazti-gripeari buruzko fitxa – ELIKA

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…