A bitaminaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Taldeak erreferentziazko balio dietetiko berri ezarri ditu, A bitaminari dagokionez; zehazki, Herritarrentzako Erreferentziazko Ingesta (PRI) hauek:

  • Gizonak: 750 µg erretinol/egun.
  • Emakumeak: 650 µg erretinol/egun.
  • Haurrak: 190 µg erretinol/egun (7-11 hilabete arteko haurrek) eta 580 µg erretinol/egun (15-17 urte arteko mutilek) bitartean.
  • Haurdunaldia eta edoskitzaroa: 700 µg erretinol/egun eta 1.300 µg erretinol/egun, hurrenez hurren.

Balio horiek ezartzeko, taldeak egokitzat jo du maila hau: 20 µg erretinol, gibelaren gramoko. Izan ere, hori beharrezkoa da plasman erretinol-kontzentrazio egokia izateko, A bitaminaren urritasunaren zantzu klinikoak saihesteko eta erreserba nahikoa lortzeko. Horregatik, balio hori erabili da erreferentzia gisa, adin-talde bakoitzari batez beste eskatzen zaiona zehazte aldera.

A bitaminari buruzko txostena (EFSA)

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…