Kontsumitzeko ura fluoratzea EAEn – 2014

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txosten bat argitaratu du, EAEn kontsumitzeko ura fluoratzeari buruz. Txosten horretan, honako hauek aurkezten dira: fluorraren jarduera-mekanismoei buruzko gaur egungo zientzia-ebidentzia, fluorraren eraginak osasunean, uraren fluorazio-egoera munduan, gure erkidegoan gauzatzen diren aho-hortzetako osasun-politikak eta horien emaitzak 30 urteko epea igaro ostean.

Txostenak, era berean, bildu egiten du neurri horrek ukiditzakeen herritar-sektoreen iritzia eta gaiaren inguruan galdetu zaien adituena.

Txosten horren xedea da laguntzea erabakitzen komenigarria ote den ala ez EAEn kontsumorako ura gaur egungo kontzentrazioan fluoratzen jarraitzea.

1. Fluorazio-politika gorabehera:

  • Indartzea eta sendotzea Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (HHZP)
  • Informazioa ematea herritarrei aho-hortzetako osasun-politikari buruz.
  • Aho-hortzetako osasuna sustatzeko kanpainak egitea osasunaren arloan eta ikastetxeetan.
  • Aho-hortzetako osasunaren azterketa epidemiologikoa helduei ere egitea.

2. Fluorazio-politikarekin jarraituz gero:

  • Gaur egungo dekretua egokitzea.
  • Herritarrei, oro har, eta osasunaren arloko profesionalei fluorazio-politikaren berri ematea.
  • Konpainia hornitzaileentzako diru-laguntzen politika berrikustea.
  • Fluorazioa 30.000 biztanle baino gutxiagoko eremuetan ere gauzatzea.

3. Fluorazioa etetea erabakiz gero:

  • Gaur egungo dekretua baliogabetzea.
  • Herritarrei, oro har, eta osasunaren arloko profesionalei fluorazioa eteteko arrazoien berri ematea.
  • Egoera monitorizatzea, aho-hortzetako osasunaren adierazleetan gerta daitezkeen aldaketak atzemateko.

Kontsumitzeko ura fluoratzea EAEn

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…