Arrisku kimiko berriak edo emergenteak – RIVM 2015

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) txosten bat argitaratu du, osasun publikoan arriskua eragiten duten substantzia kimiko berri eta emergenteei buruz.

Txosten horrek azaltzen du epe labur, ertain eta luzean arrisku kimikoak agertuko direla, indarrean dagoen legeriak araupetutako substantzia kimikoek eragindakoez gain. Hain zuzen ere, arrisku emergente horiek substantzia berrien, aplikazio berrien, teknologia-garapenen edo prozesuetako berrikuntzen ondorio izan daitezke. Gainera, aintzat hartu behar dira jada existitzen diren substantziak epe luzera erabiltzeak ekarritako ondorioak.

2012az geroztik, RIVM institutuak lanean jardun du, osagai kimiko berriak edo emergenteak (NERCak) identifikatzeko sistema bat sortzeko. Proiektuaren helburua da estresaren faktore kimikoei buruzko informazio berria zuzenean lotzea babesaren hiru helburuen ondoreekin: langileena, kontsumitzaileena eta ingurumenarena.

Txosten horrek laburbildu egiten ditu babes-helburu bakoitzerako NERCen lehentasunak ezartzeko metodologiak. Orobat, neurriak gomendatzen ditu, hautatutako NERCen aurreko esposizioa murrizteko, etorkizun hurbilean.

Txostenaren eranskinetan hiru taldeetarako NERCen zerrenda ematen da. Aipatzekoak dira elikagaietan eta edarietan dauden osagai kimiko emergente batzuk, hala nola bromuroa edari energetikoetan eta frutaz eginikoetan, BFRak (garraren atzeratzaileak) eta PFCAk (kimiko perfluorinatuak) elikagaiak ukitzen dituzten materialetan, eta disruptore endokrinoak uretan.

NERCak identifikatzeko hurrengo eta etorkizuneko pausoa da estrategia koherentea eta integrala sortzea, jarraipen-neurriak jasotzen dituena, osagai kimiko horien aurreko esposizioa kudeatzeko, mugatzeko edo murrizteko.

Txostena: NERCak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…