Kafeina:EFSAren zientzia-irizpena – EFSA 2015

EFSAk kafeinaren inguruan eman duen azken zientzia-irizpenean honako datu hauek aurki ditzakegu:

Helduak (haurdunak izan ezik)

Ingesta akutua

200 mg kafeinako ingesta bakar batek (3 mg / gorputz-pisuaren kg 70 kg-ko heldu batentzat) ez da arriskutsua heldu osasuntsu batentzat. Kopuru horrek berak ez du arriskurik eragiten, balin eta ariketa fisikoa egin baino 2 ordu lehenago kontsumitzen bada.

100 mg-ko dosi bakarrak loa hartzeko gaitasuna aldatu eta atsedenaldia murriztu egin dezake zenbait heldu osasuntsuen artean, batik bat kafeina oheratzeko ordutik hurbil kontsumitzen bada.

Edari energetiko”-en edukiek (besteak beste, taurina eta glukoronolaktona), ez diote elkarri eragiten eta ez dute kafeinaren eragina bultzatzen.

Etengabeko kontsumoa

400 mg kafeinako ingesta egunean zehar (5,7 mg / gorputz-pisuaren kg 70 kg-ko heldu batentzat) ez da arriskutsua heldu osasuntsu batentzat, emakume haurdunentzat izan ezik.

Emakume haurdunak

Kafeinaren 200 mg-ko eguneroko ingesta (haurdun osasuntsu batek egunean zehar kontsumituta) ez da arriskutsua fetuarentzat.

Edoskitzaroan dauden emakumeak

Egunero 200 mg kontsumitzea ez da arriskutsua titia hartzen duten umeentzat. Eguneroko ingesta hori ez da arriskutsua, dosi batean hartzen bada (betiere egunean zehar kafeina gehiago kontsumitzen ez bada).

Haurrak eta gazteak

Ingesta akutua

Helduen artean bezala, umeen artean ere ez da arriskutsua kafeinaren 3 mg / gorputz-pisuaren kg-ko dosi bat; izan ere, haurrek eta gazteek helduek bezala kanporatzen dute kafeina.

Ohiko kontsumoa

Adin-talde horretan kafeinaren kontsumoari buruzko azterlanik ez dagoenez, eguneroko ingestaren muga teoriko bat proposatu da: 200 mg

Scientific Opinion on the safety of caffeine – EFSA 2015

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…