Kontrolak gutxi egindako hanburgesak prestatzean eta saltzean – FSA 2015

FSAk gida bat egin du, eta bertan zehazten da berariazko zein kontrol bete behar dituzten hanburgesa gordinak edo gutxi eginak saltzen dituzten sukaldaritza-establezimenduek. Agentzia horrek ezarri du onartezina dela hanburgesa gordinak prestatzea eta saltzea, baldin eta Elikagaien Segurtasunaren arloko kudeaketa-plan balioztatua eta egiaztatua ez badago.

FSAk honako betekizun hauek exijituko dizkie establezimendu horiei:

  • Tokiko agintariei aurretik jakinaraztea gutxi egindako hanburgesak prestatzen eta saltzen dituztela.
  • Hanburgesa gordinak edo gutxi eginak kontsumitzeko haragi xehatuaren hornitzaileek kontrolak egiten dituztela bermatzea.
  • Hanburgesak gordinak zerbitzatzen diren menuetan kontsumitzaileentzako gomendioak ematea, eta adieraztea horiek kontsumitzeak arrisku gehigarria dakarrela.
  • Komunikazio-plana egitea, arriskuak eta egindako kontrolak azaltzeko.

Nolanahi ere, Britainiako Agentziak ziurtatu egingo du haragi gordinak kontsumitzeagatik E. colik eta Salmonellak eragindako infekzio-tasak txikia izaten jarraitzen duela.

FSAk kontsumitzailea babesten du; hortaz, argi jakinarazi nahi die enpresei zein egoeratan den onargarria hanburgesa gordinak edo gutxi eginak zerbitzatzea, bai eta zein kontrol zorrotz aplikatu behar diren ere. Kontrolik ez dagoen edo zorrotz aplikatzen ez diren kasuetan, tokiko agintaritzaren laguntza behar da, kontrolak eraginkor aplikatzen direla bermatzeko.

FSAren txostena: hanburgesa gordinen kontrola

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…