FVOk haragiaren trazabilitate-sistemak ikuskatu ditu Espainian 15/09/30

FVOko ikuskatzaileen talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2015. urtearen hasieran. Helburua zen haragiaren (ungulatuak, hegaztiak, lagomorfoak eta ehizakiak), haragi xehatuaren, mekanikoki bereizitako haragiaren (MBH), haragi-prestakinen, haragi-produktuen eta haragia, haragi-eratorriak eta bestelako osagaiak dituzten produktu konposatuen trazabilitatearen inguruko kontrol ofizialen funtzionamendua ebaluatzea.

FVOk arreta berezia jarri zuen trazabilitate-sistemetan, haragiaren eta haragi-eratorrien etiketatzean eta identifikazioan, eta haragia edo haragi-eratorriak izan ditzaketen produktu konposatuetan. Halaber, erabilitako osagai bakoitzaren kopuruaren trazabilitatea egiaztatu zen.

Ikuskatzaileen taldeak honako ondorio hauek eman zituen, bisitaren ondoren:

  • Kontrol-plan ofizialak aurreikusi bezala inplementatzen dira, eta kontrol ofizialak prozedura dokumentatuen arabera gauzatzen dira.
  • Elikagaien enpresetako operatzaileen trazabilitate-prozedurak eta etiketatzea egiaztatzen da, arriskuen eta kontrol-gune kritikoen azterketako ikuskaritzen baitan; alabaina, erabilitako kontrol-zerrendek ez zuten behar beste xehetasun (eginiko kontrolek azaleko emaitzak eman zituzten, FVOren arabera).
  • Gainera, agintari eskudunek (AACC) ez dituzte trazabilitate kuantitatiboari buruzko kontrol sistematikorik jasotzen (haragiaren, haragi-eratorrien eta bestelako osagai batzuen kopuru jasoak, erabiliak, igorriak eta abar).
  • Gehigarrien, entzimen eta aromen erabileraren egiaztapena ahula izan da, eta arreta gutxi ematen zaie “berriz egindako” sortei.
  • AACCek ohiko kontroletan trazabilitatearen, etiketatzearen eta gehigarrien erabileraren inguruko ez betetze batzuk atzeman zituzten arren, ez zituzten bestelako gabezia larriagoak atzeman. FVOren ikuskaritzaren baitan eginiko trazabilitate-ariketak direla eta (txikizkakoen artean hautatutako 14 produktu), ez betetzeak atzeman ziren, ia kasu guztietan, trazabilitateari, etiketatzeari eta/edo gehigarrien erabilerari lotutakoak. Arazo zehatzak atzeman ziren haragiaren eta/edo eratorrien trazabilitatean, produktu horiek talde bereko zentroen artean garraiatzen zirenean.
  • Bestalde, bisitatutako establezimendu batean jardunbide onen adibideak ikusi ziren (erraztu egiten zuten produktuen trazabilitatea ekoizpen-kate osoan).

Txostenak zenbait aholku ematen dizkie Espainiako erakundeei, identifikatutako gai horiek eta besteak zuzentzeko, kontrol-sistemak hobetze aldera.

FVOren ikuskaritzaren txostena – Haragiaren trazabilitatea

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…