Irekita EFSA 2020 Estrategiaren kontsulta 15/10/15

Bermatze aldera bere estrategiak ase egingo dituela bere lanaren hartzaile diren milioika biztanle europarren espektatibak, EFSAk datozen 5 urteotarako estrategiaren zirriborroa jendaurrean ikusgai jarri du.

EFSAk aro berri honetan proposatutako helburu nagusia da hornikuntza-kateak dituen arriskuei aurrea hartzea eta heltzea. Katea gero eta konplexuagoa da, eta, helburu horren bidez, kontsumitzaileen babes eta konfiantza handiak lortzen lagundu nahi da.

Jendaurrean ikusgai jarritako lanak honako aldaketa-motor emergente hauek identifikatzen ditu (eragina izango dute EFSAk datozen urteotan egingo duen lanean):

  • Elikagaien eta merkataritzaren ekoizpenaren globalizazio etengabea.
  • Arrisku eta arrisku larri berriak agertzea.
  • Zientzia-ezagutzaren bilakabidea eta datu-iturri berriak ugaritzea.
  • Gizartearen espektatiba gero eta handiagoa, organismo publikoek irekiago jardun dezaten.

Erronka eta aukera horiek aintzat harturik, agentziak 5 helburu estrategiko sortu ditu, eta horiek izango dira etorkizuneko laneko gidalerroak:

  1. Lehentasuna ematea parte hartze publikoari zientzia-ebaluazioko prozesuan.
  2. Zientzia-ebidentziaren oinarria handitzea eta EFSAren datuetarako sarbidea ahal beste areagotzea.
  3. EBren zientzia-ebaluazioko eta ezagutzako ahalmena garatzea.
  4. Arriskuen ebaluazioak etorkizunean izango dituen erronketarako prestatzea.
  5. EFSAren baloreak islatzen dituen giroa eta kultura sortzea.

Estrategia berri horretarako, kooperazioa eta irekitzea ezinbesteko izango dira; izan ere, nahitaezkoa da Europako komunitatean arriskuak ebaluatzen dituzten guztien ekintzaren bidez sortutako aukerak baliatzea.

EFSAk dokumentuari ekarpenak egin edo nolabait lagundu nahi duten interesdun guztiak gonbidatzen ditu beren iradokizunak honako inprimaki honen bidez egitera, azaroaren 20a baino lehen.

EFSA 2020 Estrategia (zirriborroa)

Iradokizunak igortzeko inprimakia

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…