Elikagai-alergenoei buruzko lehen inkesta orokorraren emaitzak 16/07/06

Amerikako eta Kanadako janari-alergien elkarteek (Food allergy Research & Education – FARE eta Food Allergy Canada, hurrenez hurren) elikagai-alergenoen gutxieneko atalaseei buruzko lehen inkesta orokorraren emaitzak kaleratu dituzte Allergy aldizkarian.

Inkesta 16 herrialdetako janari-alergiek eragindako 10.000 pertsonari egin zitzaien, 2013ko otsailetik 2014ko apirilera bitartean. 16 herrialde horien artean daude, Espainiaz gain, honako hauek: AEB, Kanada, Australia, Txile, Frantzia, Alemania, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Mexiko, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Herbehereak eta Erresuma Batua.

Ikerlan horrek lehen aldiz aztertu ditu elikagaiei alergia dieten mundu osoko kontsumitzaileen artean nolako aldeak dauden gutxieneko atalaseen gainean duten pertzepzioari dagokionez (gutxieneko atalasea deritzo erreakzio bat eragin dezakeen elikagai-alergeno baten kopururik txikienari). Horrez gain, ebaluatu da kontsumitzaileok saltokian jaki alergenikoa hautatzeko orduan nola balioesten dituzten abisu-etiketak ("alergeno-aztarnak izan ditzake" / "alergenoak izan ditzake").

Emaitzek erakutsi dutenez, ia herrialde guztietan, janari-alergiak dituzten pertsona gehien-gehienek ez lukete erosiko alergenoa duen jakirik, nahiz eta bermatuta egon elikagaiak duen gutxieneko kopuruak ezin duela erreakzio alergikorik eragin.

Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak:

  • Inkesta egin duten kontsumitzaile gehienek abisu-etiketaren arabera ebaluatzen dute erreakzioa izateko arriskua.
  • 16 herrialdeetatik 9tan, kakahuetea izan zen jakinarazitako alergenorik ohikoena.
  • Parte-hartzaileen %16k erantzun zuten erosiko lituzketela "alergenoak izan ditzake" oharra daramaten elikagaiak (Hegoafrikan izan zen indize handiena -%53-, eta Espainian txikiena -%6-); %25ek, berriz, erosiko lituzkete "alergeno-aztarnak izan ditzake" etiketa daramaten jakiak.
  • 16 herrialdeetatik 11tan, partaideen %20k baino gutxiagok adierazi zuten erosiko lituzketela alergenoa duten elikagaiak, baldin eta alergenoaren kopurua ez balitz gai erreakzio alergiko bat eragiteko (Italian izan zen indizerik txikiena -%14-, eta Japonian handiena -%44-).
  • Partaideen %3k erantzun zuten erosiko lituzketela alergenoa duten elikagaiak, baldin eta alergeno horrek soilik erreakzio arina eragingo balu.

Ez Estatu Batuek ez Kanadak ez dituzte arautu alergenoen gutxieneko atalaseak. FAREk AEBko FDA Elikagai eta Sendagai Agentziari gomendatu dio ez ezartzeko elikagai-alergenoetarako gutxieneko atalaserik, baldin eta zientifikoki garbi ez badago alergeno-kopuru txiki jakin batek ez diela erreakzio alergikorik eragingo pertsona kalteberenei ere. Gainera, atalase hori ezartzeko, analisi-metodo fidagarri bat beharko litzateke atalasea betetzen den egiaztatzeko, elikadura-industriak eta kontrol ofizialerako administrazioak (FDA) erraz erabiltzeko modukoa.

Elikagai-alergenoen inguruko inkesta orokorraren emaitzak

Allergy Journal "Global Perceptions of Food Allergy Thresholds in 16 Countries"

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…