Arrisku Emergenteen Europako Sarearen urteko txostena – EFSA 2016

Estatu kideek eta EFSAk, 2010. urteaz geroztik, Europako elikagaien eta pentsuen elikakatean ager daitezkeen arrisku emergenteei buruzko informazioa partekatzen duteEREN Arrisku Emergenteak Partekatzeko Sarearen bitartez.Gaur egun, honako hauek osatzen dute EREN sarea: EFSAk, 22 estatu kidetako ordezkariek, EFTAko bi herrialdek (Norvegia eta Suitza), Europako Batzordeko behatzaileek eta FDA, FAO eta OME nazioarteko erakundeek.

2015ean, sareak arrisku kimikoekin, mikrobiologikoekin, biotoxinekin eta alergenoekin lotutako balizko 13 gai emergente aurkeztu eta ebaluatu zituen, baita kontsumo-joera berriei buruzko 2 gai ere. EREN sareak, gai guztiak ebaluatu ondoren, ondorioztatu zuen honako 11 gai hauek arrisku emergentetzat jo behar direla:

  1. Erremolatxa gordinaren kontsumoarekin lotutako agerraldia.
  2. Vibrio spp birusaren hazkuntza Europako iparraldeko uretan eta tetrodotoxinaren agerraldia kusku biko itsaskietan.
  3. Behi- eta txerri-aziendan identifikatutakogripe-birus berria.
  4. DON eta ZEN mikotoxinen mailarengorakada zerealetan.
  5. Shiitake gordina edo gutxi kozinatutakoa kontsumitzearen ondoriozkodermatitisa.
  6. Salmonella infantisen intzidentziaren gorakada oilasko-haragian.
  7. Enterobakterio (CPE) eta Acinetobacter (CPA) toxinen hedadura zoonotikoa.
  8. Txinako arroz artifiziala.
  9. Yersinia pseudotuberculosisen agerraldia esne gordinean.
  10. Azido oxalikoa irabiatu berdeetan (frutaz eta hosto-barazkiz eginikoetan).
  11. Belar ondua elikagai edo elikagai gehigarri gisa.

Azkenik, EREN sareak honako gomendio hauek eman zituen jarraipen-lanak egiteko:

  • EFSAk jarraipena egin beharko die ERENek identifikatu dituen arrisku emergenteei.
  • Halaber, ikusi dute beharrezkoa dela balizko gai emergente bakoitzaren inguruko datu gehiago izatea, arrisku emergentetzat jotzeko erabakiak hartzean oinarri gisa erabil daitezen.
  • EFSAk beste erakunde batzuei kontsultatu beharko lieke; besteak beste, arrisku emergenteen kontsulta-taldeari (StaCG-ER).

Arrisku Emergenteen Europako Sarearen 2015. urteko txostena – EFSA 2016

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…