I+b-ren etorkizuneko beharrak “Elikadura 2030”erako trantsizioan

Aintzat hartuta Horizon Europe programa berria, Europako Batzordeak 60 aditu eta arduradun politiko bildu ditu, elikadura jasangarri, osasungarri, seguru eta inklusiboko sistemetarako trantsizioan ikerketa eta berrikuntza arloak (I+b) dituen behar zehatzak identifikatzeko.

Elikaduraren balio-kateko alde interesdunei galdetegi bat egin zitzaien, Food 2030 ekimenean garatzen ari diren “ekintzarako bide”etan oinarrituta. Galdetegi horren emaitzak adituen eztabaidan erabili ziren, benetako inpaktua sortzeko gaitasuna duten I+b beharrak identifikatzeko eta lehenesteko.

Food 2030 Pathways

Honako hauek dira Food 2030en ekintzarako hamar bideak:

  1. Elikadura-sistemen gobernantza eta aldaketa.
  2. Hiriko elikadura-sistemaren eraldaketa.
  3. Ozeanoetako ur gezako baliabideetako elikagaiak.
  4. Proteina alternatiboak eta dietaren aldaketa.
  5. Elikagaien xahuketaren murrizketa, erdira.
  6. Mikrobiomen mundua.
  7. Nutrizio osasungarria, jasangarria eta pertsonalizatua.
  8. Etorkizuneko elikagaien segurtasunerako sistemak.
  9. Elikadura-sistemak Afrikan.
  10. Elikadura sistemak eta datuak.

Bide horiek ebidentzian oinarritutako logika ematen dute etorkizuneko elikadura-sistemetarako, Europako funtsen I+b eta inbertsio-ekintzaren bidez.

Adituen azterketa

Bide bakoitzean, adituek azterketa hirukoitza egin zuten:

  1. Deskripzioa eta “ko-onurak” adituen ikuspegi orokor batekin, politika komunen helburuek izan ditzaketen inpaktu positiboei buruz.
  2. Bide bakoitzean proposatutako I+b ekintzen garrantziaren sailkapena.
  3. I+b lehentasunezko ekintzen definizio kontzeptuala.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…