Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea 2011tik 2016ra bitartean ezarri da Euskadin, “nekazaritzako elikagaien euskal katean sar daitezkeen eta giza osasunean arazoak eragin ditzaketen arriskuak edo/eta kalteak detektatzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko ikerketa-proiektuak babestu eta laguntzeko asmoz”.
Ikerkuntza bultzatu eta elikagaien segurtasun gorena lortzeko, urte hauetan hainbat neurri jarri dira martxan. Informazio-liburuxka horretan labur azaltzen dira neurriok:
- Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketa koordinatzeko mahaia sortzea, plana behar bezala ezartzen dela zaintzeko.
- Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketaren plataforma sortzea.
- 80 ikerketa-proiektu jartzea martxan, 3,3 milioi euroko diru-laguntzarekin.
- Europako hiru saretan parte hartzea, erakunde publikoek elkarrekin lan egin dezaten elikagaien segurtasunari buruzko ikerketaren arloan.
- Proiektuen emaitzak zabaltzeko eta trukatzeko jardunaldiak antolatzea urtero, planaren nondik norakoen eta ekintzen berri emateko.
Liburuxka horretan, halaber, modu grafikoan eta sinplean bildu dira planaren lan-lerroen emaitzak.
2011-2016 EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren emaitzei buruzko liburuxka
Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea
Eguneraketa data: 2025/05/06
