Euskal parte-hartzea H2020 programan – Innobasque 2016

Innobasquek txosten bat idatzi du euskal erakundeek 2014an eta 2015ean, hau da, programaren lehen bi urteetan, H2020 programan izan duten parte-hartzeari buruz.

Txosten horretan biltzen dira, xehetasun osoz, Euskadik 2014 eta 2015eko deialdietan onetsi diren proiektuetan izan duen parte-hartzeari buruzko behin-behineko emaitzak, EAEk Europako I+G+b proiektuetan izandako parte-hartzea aztertzeko behatokian eskuragarri dagoen informazioa oinarri hartuta. Horrez gain, Europar Batzordearekin sinaturiko kontratuetan ageri den finantzaketa ere biltzen da txostenean.

Halaber, txostenak Euskal I+G+b-ren Koaderno Estrategikoa Europan izenekoan ezarritako helburuen betetze-mailaren jarraipena egiten du. Jarraipenaren helburua da balizko desbideratzeak hautematea eta existitzen diren programak eta tresnak hobetzea.

Emaitza orokorrak

  • Euskal erakundeek 2014-2015 aldiko deialdietan jaso duten finantzaketa, guztira, 232,14 milioi eurokoa izan da; hau da, Koaderno Estrategikoan aldi horretarako ezarritakoa baino % 5 gehiago.
  • Kataluniaren, Madrilen eta Euskadiren artean, autonomia-erkidego guztiek 2 urteko aldi horretan Europatik lortu duten finantzaketa guztiaren % 70 eskuratu dute (% 28, % 24 eta % 17,5, hurrenez hurren).
  • 176 euskal erakundek 326 I+G+b proiektutan parte hartu dute, eta proiektu horien % 38 zuzendu dituzte.
  • Euskal-proposamenen arrakasta-tasa % 15etik gorakoa izan da, Europako batez bestekoa (% 12,2) eta Espainiako batez bestekoa (% 12,6) baino nabarmen handiagoa.
  • Lehenengo aldiz, euskal enpresak izan dira Esparru Programa batean finantzaketarik handiena eskuratu dutenak, 106 milioi euro (% 45) eskuratu baitute, Koaderno Estrategikoan ezarritakoa aise gaindituta (+13 p.p). Bigarren postuan daude Teknologia Zentroen elkartea eta KIMak, 8 milioi eurorekin (% 38), eta elkarte zientifikoa, 27 milioi eurorekin (% 12).
  • Parte hartu duten 128 euskal enpresetatik 85 enpresa txiki eta ertainak dira, eta 40,83 milioi euro berreskuratu dituzte.
  • Finantzaketaren % 77 Euskadiren RIS3ko hiru lehentasun estrategikoetan kontzentratu da (fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak-osasuna), eta % 13, berriz, aukera-lurraldeetan (elikadura, hiri-habitata, ekosistemak eta kultura- eta sorkuntza-industriak); zehazki, elikaduraren arloko, finantzaketa osoaren % 1,4 berreskuratu dituzte.
  • Gizarte Zutabeen emaitza globalak jarritako helburuak aise gainditu dira (+10 p.p.); hala, 215 euskal parte-hartze izan dira 135 proiektutan, eta horietatik 35, gainera, euskal erakundeek zuzendu dituzte. Hala ere, betetze-mailan alde handiak daude erronkaren arabera. Nabarmentzekoak dira energia seguru, garbi eta eraginkorreko proiektuek eta garraio-proiektuek lortutako emaitza onak.
  • Hauek dira proiektu gehienetan parte hartu duten 3 erakundeak: Tecnalia Fundazioa: 89 proiektutan parte hartu du eta 18 zuzendu ditu; Alianza IK4: 74 proiektutan parte hartu du eta 19 zuzendu ditu; eta EHU: 30 proiektutan parte hartu du eta 15 zuzendu ditu.

Gizarte-erronka: elikadura-segurtasuna, nekazaritza iraunkorra, itsas ikerkuntza eta bioekonomia

  • Gizarte-erronka honek 3,36 milioi euroko finantzaketa jaso du; 2014-2015 aldirako aurreikusitakoa baino txikiagoa (-16 p.p.).
  • Erronka honen arrakasta-tasa oso handia izan da (% 25,5), aurkeztutako 47 proiektuetatik 12 onartu baitituzte.
  • 9 euskal erakundek 12 proiektutan parte hartu dute; horrez gain, enpresa txiki eta ertainen tresnaren proiektu bat ere egon da elikaduraren arloan, eta 50.000 € jaso ditu horrek.
  • ELIKAk animalien ekoizpen-sistema iraunkorrei buruzko ERANET SusAn sarean arte hartu du. Horren helburua da Europan animalien ekoizpen-sistema iraunkorrago bat lortzea, lankidetzaren, I+G+b alorreko deialdien eta ekintza bateratuan bitartez, gai horretako Agenda Estrategiko Komun bat gauzatzeko. ELIKA lankidetza-sare horretako kidea da, beste 36 animalien ekoizpenari buruzko nazioko eta eskualdeko programen kudeaketa- zein finantza-agentzia eta gobernurekin batera.

Txostena: Euskal parte-hartzea H2020 programan

Txostenaren laburpena: Euskal parte-hartzea H2020 programan

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…