36. artikuluan zerrendatutako Elikagaien Segurtasunaren arloko adituen erakundeak: 2013ko txostena 14/06/12

EFSAk argitaratu duen urteko txostenean, jaso egin dira 36. artikuluan zerrendatutako adituen erakundeek 2013. urtean eginiko jarduera nagusiak. Halaber, azken 5 urteotan Elikagaien Segurtasunaren arloko proiektuetan parte hartu duten erakundeen berri eman da, EFSAri zientzia-aholkularitza bikaina emate aldera, denbora errealean.

2013ko jarduera azpimarragarrienen artean honako hauek daude:

  • Zehatz berrikustea 36. artikuluan zerrendatutako erakundeak, legez erakunde bakar bat osatzen dutenak multzokatzeko. 2013an 328 formulario jaso ziren eguneratzea eskatu zitzaien erakundeen eskutik.
  • Zerrendako erakundeen eskura dauden tresnen funtzionaltasuna hobetzea:
  1. Search tool: bazkideak bilatzea proiektuetarako eta deialdiei lotutako jardueretarako.
  2. Article 36-NET: Informazioa trukatzeko eta erakundeen artean sareak sortzeko plataforma.
  3. IEP: informazioa partekatzeko plataforma, non EFSAk eta estatu kideetako Elikagaien Segurtasunaren arloko agentziek arrisku-ebaluazioak partekatzen dituzten.
  • 25 erakunde berri gehitu ziren 2013an (64 gaitzespen eman ziren, ez zituztelako betetzen Elikagaien Segurtasunaren arloko espezializazio-betekizunak).
  • EFSAk zientzia-lankidetzara bideratutako aurrekontua areagotu egin da aurreko urteen aldean. Guztira 8.371.627 € dira lizitazioetarako (procurements) eta 2.427.491 € deialdietarako (grants).
  • 2009tik 2013ra 69 deialdi eta 551 lizitazio egin dira, eta guztiak bete dira arrakastaz.
  • Zerrenda indarrean egon den azken 5 urteotan 26 estatu kidetako 119 erakundek (guztien % 32) parte hartu dute proiektuetan, deialdien edo lizitazioen bidez.
  • Azken 5 urteotan jasotako proposamenen arrakasta-ratioa % 80tik gorakoa izan da. Arrakasta-tasa handiena duten herrialdeak Italia, Frantzia eta Holanda dira, eta aintzat hartu behar da horiek direla proposamen gehien aurkeztu dituzten herrialdeak.

Txostena: 36. artikuluan zerrendatutako jarduerak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…