2024ko elikagaien xahuketaren indizeari buruzko txostena argitaratu du NBEk

NBEk 2024ko elikagaien xahutze indizeari buruzko txosten berri bat argitaratu du, 2021ean argitaratutako lehen txostenari jarraipena emanez. Txostenak datu zabalduak ematen ditu munduko eta nazioko estimazioekin, eta 2021ean sartutako neurketa-metodologia zabaltzen du. Jarraian, txostenaren puntu interesgarrienak azalduko ditugu.

2022an, munduak 1.050 milioi tona elikagai alferrik galdu zituen. Horrek esan nahi du kontsumitzaileentzat eskuragarri dauden elikagaien bosten bat (% 19) alferrik galtzen dela, eta txikizkako merkataritzatik, etxeetatik eta elikagai-zerbitzuen hornitzaileetatik datorrela. Horri gehitu behar zaio elikagaien % 13 hornidura-katean galtzen dela uzta bildu eta txikizkako salmentaren ondorengo aldian, FAOren kalkuluen arabera.

Munduko elikagaien xahutze gehiena etxeetatik dator. 2022an alferrik galdutako elikagai guztietatik, familiek 631 milioi tona (% 60), elikagai-zerbitzuen hornitzaileen sektoreak 290 milioi eta txikizkarien sektoreak 131 milioi.

Etxeetan gutxienez 1.000 milioi anoa janari alferrik galtzen dira egunero. Batez beste, pertsona bakoitzak 79 kg janari alferrik galtzen ditu urtean.

Euskadiko xahuketaren txostena vs. NBEren txostena

Txosten osoa alferrik galtzeari buruzko datuak ELIKA Fundazioak 2022an Euskadin egindako diagnostikoan lortutakoekin erkatuta, NBEren txostenaren arabera, guztira 132 kg alferrik galduko dira pertsonako eta urteko; Euskadin, berriz, 106 kg. Lehen ekoizpeneko eta eraldaketako sektoreak ez dira 106 kg horietan sartzen, NBEren txostenak egiten duen bezala, non bi sektore horiek galera edo lermatzat hartzen diren. Euskadiko etxeetan 63,5 kg zenbatu ziren pertsonako eta urteko Euskadin; NBEren txostenean, berriz, 79 kg.

Gutxienekoa Optimoa Gehinekoa
Tenperatura (ºC) 10 40-45 48
pH-a 4,5 7-8 9,6
Uraren Jarduera 0.87 0.89 0.99
Wordpress Table Plugin

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…