2019ko arrisku emergenteak: EFSAren identifikazio- eta kategorizazio-jarduerak

Txosten tekniko honek laburbildu egiten ditu arrisku emergenteak identifikatzeko EFSAren taldeak 2019an gauzatu dituen jarduerak, identifikatutako arazoak, garatzen ari diren metodologien deskribapena eta gauzatutako lankidetza-jarduerak.

Identifikazio-lan horretan laguntzen duten erakundeen artean honako hauek daude: Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN), Arrisku Emergenteen Kontsulta Taldea (StaCG-ER), EFSAren zientzia-unitateak, hainbat talde zientifiko eta Zientzia Batzordea eta bere lantaldeak.

2019an, 17 arazo emergente jorratu ziren. Arazo horiek arriskuaren eta haiekin lotutako agente bitartekari/sustatzailearen arabera sailkatu ziren.

17 arazo horietatik, 13 arrisku emergente gisa sailkatu ziren.

Kasuen erdietan baino gehiagotan, aldaketa bat antzeman zen kontsumitzailearen jokabide-jarraibideetan, eta horixe da arazo horien sustatzaile Elikagaien Segurtasunean.

Honako hauek dira identifikatu ziren 13 arrisku emergente posibleak:

  1. Elikagai-alergeno emergenteen identifikazioa.
  2. Haragi gorriari alergia, akainek transmititua (Alpha-Gal sindromea).
  3. E eta C/D motako C. botulinum-aren hautemate konkomitantea baso-hegaztien botulismoko 3 agerralditan.
  4. Mahaiko gatzeko mikroplastikoen eta nanoplastiken giza kontsumoa.
  5. Streptococcus agalactiae duten elikagaiek transmititutako infekzio inbaditzaileak.
  6. Kurkuma duten elikagai-osagarriekin lotutako hepatoxikotasuna.
  7. Europan gaizkataren hazkundeari eragiten dion gaixotasun biral baten ezaugarri epidemiologikoak.
  8. Tomatearen birus zimurtsu marroia (ToBRFV): tomatearen eta piperraren ekoizpenerako mehatxu birala.
  9. Duela gutxi Frantzian, eskortako hegaztietan, hauteman diren H3N1 Hegazti Gripearen kasuak.
  10. Elikagaien Segurtasunerako arriskuak, prozesatutako elikagaiak kontsumitzeko joerarekin lotura dutenak.
  11. Giza elikaduran eta animalientzako pentsuetan erabilitako loreak.
  12. Osasun Publikorako arriskua, txakurrentzako eta katuentzako elikagai gisa erabiltzen den haragi gordinarekin lotura duena: mikroorganismo patogenoak transmititzeko bidea eta mikrobioen aurkako erresistentzia posibleen jatorria.
  13. Kontsumo-joera berriak: kanabidiola duten elikagai-osagarriak.

Honako hauek izan ziren identifikazio-taldeek proposatutako beste arrisku emergente posible batzuk:

  • Material birziklatuetako produktu kimikoak, Ekonomia Zirkularrari buruzko politika berriak direla eta.
  • Substantzia organiko perfluoratuak eta polifluoratuak.
  • Mikro eta nanoplastikoak ingurumenean.
  • Eraikuntza-materialen eta -hondakinen nanopartikulak, ingurumenera askatutakoak.
  • Elikagai-iruzurra.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…