Elikagaien Segurtasunari buruzko Europako Esparru Araudiaren aldaketa

178/2002 Araudiak elikagaien segurtasunaren arloko printzipio orokorrak ezarri zituen eta oinarri izan da gerora egin diren legegintzako garapen guztietarako; duela gutxi, baina, 2019/1381 Araudiak aurreko hori aldatu du, arriskuen azterketa-prozesuaren gardentasuna hobetu eta arriskuen komunikazioa sendotzeko.

Araudi berri horrek EFSAren Zuzendaritza Batzordearen osaera ere aldatzen du, gizarte zibilari eta elikadura-kateko eragile guztiei tokia egiteko. Bestalde, Batzorde Zientifikoetako kideak eta batzorde zientifiko-teknikoetako kideak hautatu eta izendatzeko prozesua ere egokitzen du.

Arriskuen komunikazioa indartzea

Argitaratu berri den araudiak arriskuen komunikazioari eskainitako atal oso bat du; bertan, esparru horretan erdietsi behar diren helburuak zehazten ditu, baita arriskuaren komunikazioaren oinarrizko printzipioak ere (gardentasuna, irekita egotea eta erantzuteko gaitasuna), alde batera utzi gabe konfidentzialtasunaren eta datu pertsonalak babestearen arloko xedapen juridiko aplikagarriak.

Ildo horretatik, Europako Batzordeak arriskuen komunikazio-plan orokor bat ezarriko du, exekuzio-egintzen bidez; horrek esparru integratu bat sustatuko du arlo horretan eta lankidetzarako eta kolaboraziorako mekanismoak ezarriko ditu, arriskuen komunikazioaren koherentzia indartzeko. Halaber, plan horri esker, kontsumitzaileen, elikagai- eta pentsu-enpresen, komunitate akademikoaren eta interesdun guztien arteko elkarrizketa ireki bat bermatuko da.

Mayor Transparencia

Araudi berri horrek gardentasun-maila handiagoa ezartzen du EFSAk gauzatzen dituen jarduera guztietan, bereziki kudeaketa-organoekin eta lantaldeekin egiten dituen bileretan, dokumentu eta txosten zientifikoetan eta horiek gauzatzeko erabiltzen duen informazio osagarrian, kontuan hartuta informazio konfidentziala babestu behar duela, jabetza intelektualari loturiko eskubideen araudia errespetatu behar duela eta datu pertsonalak babestu behar dituela.

Bestalde, araudi berriak ezartzen du herritar guztiek atzitu ahal izango dituztela baimena eskatzen duten enpresek aurkeztutako informazio eta azterketa guztiak; hala ere, konfidentzialtasuna babestuko da. Testuinguru horretan, enpresa horiek egindako edo haiei eskatutako azterketen datu-base bat egingo da, eta interesdunek nahitaez kontsultatu beharko dituzte, baita horiei buruzko iritzi publikoa eman ere.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…